MENDI LASTERKETAK

Sarako Kontrabandisten Lasterketa irabazi du Joseba Larraldek

by | 2020/09/04

Argazkiak: erran.eus

Sarako Kontrabandisten Lasterkaldiaren 57. edizioa igandean lehiatu zen

 

Guztira 36 korrikalari aritu ziren pasa den igandean lehiatutako lasterketan, non Joseba Larralde beratarrak garaipena eskuratu zuen, bigarren urtez jarraian. Emakumezkoetan, Maud Combarrieu izan zen lehenbizikoa Saran egin zen lasterketan.

Joan den urtean bezala, Joseba Larralde Altzugarai beratarra nagusitu zen igandean Saran egin zen kontrabandisten lasterketa, bera izan baitzen lasterketa abiatu eta 39 minutu eta 17 segundora helmugaratzen lehena, iazko marka hobetuz (40.35). Atzetik, 2019an bezala, Baionako Guillaume Levoy sailkatu zen (39.46) eta Iñaki Mihura arraioztarra hirugarren helmugaratu zen (41.19).

Emakumezkoetan, berriz, Maud Combarrieu izan zen bizkorrena (48.17) eta bigarren Ainhoa Etxegarai Elgorriaga gelditu zen (55.54). Julene Etxeberri Pacheco saratarrak hirugarren egin zuen, podiuma osatuz (01.01.05).

Hitzordua Kanaldude herri telebistak eman zuen zuzenean, 18:00etatik aurrera bere webgunean zein sare sozialetan bidez.

Kontrabandisten Egunaren karietara, goizean ekoizleen merkatua egon zen Saran, jan-edateko produktuekin hornitua. Arratsaldean, 16:00etan hasi zen Kontrabandista Ttikien lasterketa eta lasterketa nagusia 18:00etan abiatu zen.

Lasterketa nagusiaren sailkapena:

1. LARRALDE ALZUGARRAY Joseba ETXALAR 0:39:17
2. LEVOY Guillaume BAIONA   0:39:46
3. MIHURA Inaki ARRAIOZ 0:41:19
4. IRAZOQUI ALZUGARRAY Agoitz ETXALAR 0:41:48
5. ETXABIDE GARTZIA Peio LESAKA 0:42:22
6. APEZETXEA IPARRAGIRRE Asier BERA 0:42:52
7. CAMACHO Jérome AZKAINE 0:43:08
8. ETXABIDE GARTZIA Mattin LESAKA 0:43:18
9. BEROA Jean Marc EZPELETA 0:43:33
10. CASTAIGNEDE Patrice ELIZONDO 0:44:01

Lasterketaren sailkapen osoa ikusteko sakatu HEMEN

Sarako Kontrabandisten Lasterketa

Naturan gaindi egiten den lasterketa hau Sara Korrika elkarteak antolatzen du, Sarako Herriko Etxearekin eta Euskal Elkargoko Turismo Bulegoarekin elkarlanean.

Sarako lagun talde batek 1961ean irudikatu eta sortu zuen Kontrabandisten lasterketa. Lehen edizio horren irabazlea Louis d ‘Olhette jauna (Urrugne) izan zen. Lasterkariak Sarako enparantzatik abiatu ziren, eta 25 kiloko zaku bat kargatu zuten Larruneko magaletan, herrira bueltan eraman zutena.

Kontrabandoa, “Gaueko lana” ere deitua, oso fenomeno hedatua izan zen herrialdeko gizon-emakumeen artean garai haietan, haien bizitza hobetzeko nahiak bultzatuta. Ez zen hori izan helburu bakarra haien jardunean, izan ere, kontrabandistek eta artzainek paper garrantzitsua jokatu zuten Bigarren Mundu Gerran. Mendia primeran ezagututa, iheslariak, pilotuak eta familia juduak Pirinioak zeharkatzen laguntzen aritu ziren (COMET sare ospetsua horren adibide).

Aurtengo edizioan, lasterkariak, Sarako plazatik abiatu ziren arratsaldeko 18:00tan, eta 8,4 kilometroko itzulia eman zuten, 77 metroko desnibela zuena. Zazpi Fagora abiatu ziren lehenik (522 m), eta gero helmugara heldu ziren (Sarako plazara, abialekura).

Kontrabandisten krosa lasterketa berezia da, orotara 36 lagun parte hartzen dute, binaka, mugaren bi aldeetako herrien izenean (9 herri hegoaldekoak eta 9 herri iparraldekoak). Hortaz aparte, lasterkariek garai bateko janzkera irudikatu behar dute (galtza ilunak eta elastiko zuria), eta 8 kiloko karga eraman behar dute sorbalden gainean.

Lasterketaren inoizko marka onena Fernando Etxegaraik ezarri zuen 2006. urteko edizioa irabazitakoan, 38 minutu eta 36 segundutan helmugaratu zelarik.

Iazko edizioan, Joseba Larralde beratarrak eta Amaia Saint Martin saratarrak irabazi zuten Sarako Kontrabandisten Lasterketa.

17:00etan hasi ziren lasterketak. Lehenbizi, bi taldetan banatuta, haurrak aritu ziren, eta 18:00etan helduen txanda izan zen. Gizonezkoetan, guztietan bizkorrena Joseba Larralde beratarra izan zen. 40 minutu eta 35 segundoko denbora behar izan zuen 8,4ko ibilbidea osatzeko. Bere atzetik, Baionako Guillaume Levoy sailkatu zen (40:24) eta Asier Apezetxea aranztarra helmugaratu zen hirugarren (42:30). Emakumezkoetan bizkorrena Amaia St Martin saratarra izan zen (57:58) eta bigarren Baionako Amandine Levoy sailkatu zen (01:02:35).

2019. urteko sailkapen osoa ikusteko sakatu HEMEN

Azken urteotako irabazleak

2010: ETXEGARAI Fernando               40’23”20      ETXALAR

2011: bertan behera geratu zen lasterketa, beroaren eraginez

2012: ETXEGARAI Fernando                39’23”            BERA

2013: ETXEGARAI Fernando                39’59”            BERA

2014: LARRALDE Joseba                      41’09”           BERA

2015: ETXEGARAI Fernando                41’53”            BERA

2016: LARRALDE Joseba                      40’34”           BERA

2017: Daniel Iparraguirre                     42’25”      ETXALAR

2018: Guillaume Levoy                         40’32”       AINHOA

2019: LARRALDE Joseba                     40’35”          BERA

Irailaren 12ra atzeratu dute Aloñako Igoera

Irailaren 12ra atzeratu dute Aloñako Igoera

Data aldaketa honek berrikuntzak ekarriko ditu, normalean igandean lehiatzen den lasterketa larunbatera pasako da eta goizean egin beharrean atsaldeko 16:00etan hasiko da