MENDIA
Salaberenborda eta Arburua Manaslura igo dira oxigenorik gabe
Jakes Salaberenborda eta Frederic Arburua. Euskal Herriko bi alpinista hauek balentria burutu eta oxigenorik gabe hamalau zortzimiletako baten tontorrera igotzea lortu dute, zehazki munduko mendirik altuenetan zortzigarrena den Manaslura (8.163 metro). Manaslu 2021 espedizioko hirugarren kidea, Maialen Berterreche, bidean gelditu da ordea, izan ere, 7.600 metrora iritsi da, baina buelta eman behar izan du.
Sekulako ausardia da iparraldeko mendizaleek buruturikoa. Jerzy Kukuczka eta Artur Hajzer poloniarrak izan ziren oxigenorik gabe igo ziren lehenak, 1986ko udazkenean. Eta esaterako, Alex Txikon, aurten saiatu da Manaslura neguan eta oxigenorik gabe igotzen (abenduan berriz abiatuko da bertara, Iñaki Alvarez zumarragarra eta Simone Moro italiarrarekin batera), baina elurteek eta haize bortitzak haren asmoak zapuztu zituen.
Salaberenbordak eta Frederic Arburuak ostegun goizean zapaldu zuten Manasluko tontorra eta ikurrina haizatu zuten. Maialen Berterrechek, bere aldetik 7.600 metroetan zegoela laugarren kanpamendura jaitsi behar izan zuen.
Tontorrera igo baino lehen, Frederic Arburuak, Jakes Sallaberrembordek eta Maialen Berterrechek egokitzeko ibilbide ezberdinak egin dituzte irailaren 3az geroztik. Edonola ere, tontorrera hurbiltzeko lehen ibilbidea kanpamendu basetik egin zuten, 4.900 metrotan kokatzen dena. Lehen ibilbide hori irailaren 23an abiatu zuten. Hortik aurrera, egokitzeko egunak gainditu eta azkenean beren helburua lortu dute hiru mendizaleetako bik.
Azpimarratu beharra dago, honakoa ez dela Frederic Arburuaren lehen zortzimilakoa, izan ere 2018ko irailean Cho You-ren (8.201 metro) gailurra zapaltzea lortu zuen (munduko seigarren tontorrik garaiena), oxigeno gehigarririk gabe ere.
Zegama-Aizkorri 2022ko maiatzaren 29an lehiatuko da berriz
Azken bi urteetan ezin izan da egin, covid-19 koronabirusaren pandemiarengatik
Oihana Azkorbebeitia: “Euskal ikurrekin eta euskal herritar gisa joaten naiz leku guztietara”
Munduko Kopan hirugarren izan berritan kalakan aritu gara Abadiñoko korrikalariarekin
Javier Goitia eta Zutoia Odriozola, Urduñako mendi lasterketako garaileak
Aurtengo proban, 33 kilometro eta 1.750 metroko desnibel positibokoa, Txolope eta Bedarbide mendiak igo zituzten