EUSKAL PILOTA
Sagardoaren Txapelketako finalerdiak, erabakita
Ansa II-Labakak, Goikoetxea V-Aizpuru III.aren aurka jokatuko dute eta Urriza-Zalduak, Segurola-Larrañagaren kontra
Azken jardunaldiak ez zuen aldaketarik ekarri Sagardoaren Txapelketaren sailkapenean eta aurreko astean bezala geratu da. Ansa II-Labakak azken jardunaldian ere irabazi egin zuten, 30-22, Goikoetxea-Aizpururen aurka eta beraz partidu hau bera jokatuko da finalerdian.
Jardunaldiko lehenengo partiduan Juanenea eta Zubirik Erremontari saioan, lehenengo garaipena lortu zuten 21-30, baina ez zuten aukerari ksailkatzeko eta Segurola eta Larrañaga hirugarren postuan sailkatu dira nahiz eta galdu. Honela, finalerdian Urriza eta Zaldua izango dituzte aurkari Segurola eta Larrañagak.
Azken bi partiduak ezusteko batzuk izan zituzten. Hasteko Juanenea eta Zubirik ez zuten partidarik irabazi eta sailkapenaren presiorik gabe txapelketako partidarik onena jokatu zuten eta merezimendu osoz lortu zuten garaipena. Hasieratik bukaerarino nagusitu ziren. Segurola eta Larrañagak ez zuten punturik batu.
Hala ere ez zuten posturik galdu Goikoetxeak eta Aizpuruk garaipena ez zutelako lortu azken partidan.Aurretik joan ziren Ansa eta Labakaren aurka, baina 16-20 aurretik zirela krisian sartu eta Setien sagardotegiaren bikoteak buelta eman zioten markagailuari 14-2ko azken partzial batekin.
Urrutia eta Barrenetxeak, Gurutzetaren bikoteak 16an edo tanto gutxiagoan geratzea behar zuten sailkatzeko, baina Goikoetxea eta Aizpuruk ez zuten arazorik izan 17ra iristeko.
Honela sagardotegi sailkatuak Setien, Bereziartua, Gaztañaga eta Gurutzeta dira eta Oialume Zar eta Larre Gain geratu dira kanpoan.
Maiatzaren 24ko emaitzak:
- Segurola-Larrañaga 21 Juanenea-Zubiri 30
- Ansa II.a-Labaka 30 Goikoetxea V.a-Aizpuru III.a 22
Donostiako Grand Slam txapelketako finalerdiak zehaztu dira
Barandika eta Etcheto Olharan-Del Rioren aurka arituko dira eta Beaskoetxea-Lopez Aritz Erkiaga-Lekerikaren kontra
Nafarroako Foru Komunitateko Torneoa indartsu hasi da pala modalitatean
Guztira, berrogeita hamar bat pilotari lehiatu ziren, 12 eliteetan, 14 22 urtez azpikoen mailan eta 24 kadeteetan
Segurolak eta Azpirozek aurrerapauso handia eman dute Sagardoaren Txapelketan
Petritegiko ordezkariak 30-21 nagusitu ziren Aldabe eta Larrañagaren (Bereziartua) aurka