EUSKAL PILOTA
Sagardoaren Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da
Sagardoaren Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen astelehen ilunabarrean, Erremontari saioaren (ETB1) barruan, non Ezkurra II-Zaldua I zein Segurola-Azpiroz bikoteek lehenengo garaipena lortu zuten.
Ezkurra II.ak eta Zalduak lehenengo partidua jokatu zuten txapelketan, Gurutzeta sagardotegia ordezkatuz, eta garaipen esanguratsua eskuratu zuten, 30-23, Aldabe eta Larrañagaren aurka. Hauentzako ere lehenengo partidua izan zen eta punturik gabe geratu ziren. Aldabek eta Larrañagak Bereziartua sagardotegia ordezkatzen dute.
Partidua ongi hasi zen urdinentzat. Aldabe bikain hasi zen, tantoak amaitzen, eta Larrañagak mendean zuen Zaldua, horri esker 2-8 aurreratu zirelarik markagailuan. Hala ere gorriek azkar erreakzionatu zuten eta zortzina berdintzea lortu zuten. Partidua berdinduta joan zen 13-12ra arte, baina orduan gorriek lau tantoko abantaila hartu zuten, 16-12. Ez zen abantaila erabakigarria, inondik inora, baina Ezkurra eta Zalduak ongi kudeatu zuten aldea amaierara arte, 21-17, 23-19, 25-21, 27-22, 28-23. Azken bi tantoak gorriek egin zituzten eta punturik gabe utzi zituzten aurkariak. Josetxo Ezkurra izan zen onena 16 tanto eta bost akatsekin. Zalduak ongi babestu zuen Ezkurra zortzi tanto eta bi akatsekin. Urdinetan Aldabek 11 tanto eta bost akats egin zituen eta Larrañagak bost tanto eta hutsegite bakarra.
Bigarren partiduan Segurola eta Azpiroz bikain aritu ziren Goikoetxea eta Barrenetxearen aurka. 25-30 lortu zuten garaipena eta 20-29 ere joan ziren aurretik. Azken tanto hori egitea kosta zitzaien, baina lortu zuten. Gorriek puntua batu zuten azken bost tantoei esker. Oso partidu sendoa izan zen, lau erremontistak ongi aritu ziren eta akats gutxikoa izan zen. Markagailuan tanto bolada luzeak ikusi ziren, baina urdinak bolada gehiago eta hobeak izan zituzten. Bai Segurola eta bai Azpiroz bikain sartu ziren partiduan eta 0-5 eta 3-10 aurreratu ziren. Hala ere, gorriek tanto bakarrera hurbiltzea lortu arren, 12-13. Jarraian, bigarren tanto-erreskada egin zuten urdinek eta 12-13tik 12-21era joan ziren markagailuan. Sendo, abantailari eutsi zioten eta hamar tantoko aldea ere izan zuten 18-28koan. Partidua ixtea kosta arren, azken tantoa urdinen alde erori zen 25-30. Barrenetxeak 14 tanto eta lau akatsekin amaitu zuen eta Azpiroz bere parean aritu zen 12 tanto eta bi akatsekin. Aurrean Segurolak partidu oso ona burutu zuen hamar tanto eta akatsik egin gabe. Goikoetxeak 9 tanto eta lau akats egin zituen.
Bigarren jardunaldiko emaitzak (maiatzak 2):
- Ezkurra II-Zaldua I (Gurutzeta) 30 Aldabe-Larrañaga (Bereziartua) 23
- Goikoetxea V-Barrenetxea IV (Oialume Zar) 25 Segurola-Azpiroz (Petritegi) 30
SAILKAPENA
- Goikoetxea V-Barrenetxea IV (Oialume Zar) 5 puntu (bi partidu)
- Urriza-Zubiri (Larre Gain) 4 puntu (partidu bat)
- Ezkurra II-Zaldua I (Gurutzeta) 4 puntu (partidu bat)
- Segurola-Azpiroz (Petritegi) 4 puntu (bi partidu)
- Ansa II-Juanenea (Setien) 2 puntu (partidu bat)
- Aldabe-Larrañaga (Bereziartua) 0 puntu (partidu bat)
Indarberrituta eta berrikuntzaz josia dator aurtengo Plazandreak
Bigarren edizioa ekainaren 21ean abiatuko da, bederatzi pilotari arituko direlarik hiru entrenatzaileren esanetara
Plazaz Plazako jardunaldia jokatu zen igandean Otxandion
Emaitza: Ainhoa Ruiz de Infante-Olatz Ruiz de Larramendi 19 / Olatz Arrizabalaga-Ane Mendiburu 22
Tafallak eta Etxarrik txapeletarako bidea argitu dute
Nafarroako Foru Komunitatea Txapelketa fase erabakigarrian sartu da