SURFA

Ruben Vitoriak Caparicako surf txapelketa irabazi du

by | 2021/05/26

Argazkiak: basqueteam.eus

Ruben Vitoriak Caparicako surf txapelketa irabazi du, txapelketa osoan zehar maila bikaina erakutsita. Finalaurreko mangan Gony Zubizarreta garaitu ondoren, 9,40 eta 9,13ko puntuazioak eskuratu zituen finalean surflari zarauztarrak, hartara garaipena eskuratuz.

Ruben 64ko errondan sartu zen Caparica Surf Fest txapelketan, eta hasieratik ikusi zen txapelketa on bat egiteko gai izango zela. Marco Mignot eta Kyllian Guerin frantziarren eta Raul Bormann brasildarraren aurretik pasatu zen hurrengo fasera, lehen postuan. 32ko kanporaketan aldiz, Jorgann Couzinet frantziarraren, Lenni Jensen alemaniarraren eta Diogo Martins portugaldarraren aurkako lehian ere onena izan zen. 16ko kanporaketan aurrera egin zuen Gony Zubizarretarekin batera, Marco Mignot eta Gatien Delahaye frantziarrak kanporatuz.

Final-laurdenetan Vicente Romerorekin lehiatu zen, 11.83ko emaitza lortuz (bere aurkariak 10.33 lortu zuen), eta finalerdietan berriz, aurkari ezagun bat izan zuen, Gony Zubizarreta, euskal jatorriko surflari galiziarra. Txapelketa honetan zarauztarrak oso puntuazio onak lortu ditu eta txanda hau ez zen salbuespena izan. 8.93ko olatu batekin eta 8.70eko beste olatu batekin ia txandaren amaieran, ez zion aukerarik eman Gonyri.

Azkenik, finalean Vitoria Charly Martin frantziarra baino hobea izan zen. Nahiz eta norgehiagoka oso parekatuta ibili, euskal surflariak frantziarrak baino puntu gehiago eskuratu zituen amaieran. 9.40ko olatu batek eta gero 9.13ko beste batek garaipena bermatu zioten Vitoriari.

Rubenen garaipenaz gain, gizonezkoen artean azpimarratzekoa da, halaber, Andy Criere eta Aritz Aranburu Basque Teameko bekadunak 9. eta 17. izan zirela, hurrenez hurren.

Emakumezkoetan, Garazi Sanchezen eta Ariane Ochoaren lana nabarmendu behar da, bosgarren postua lortu baitute, eta 9. eta 11. postuan jarri dira, hurrenez hurren, Europako zerrendan. Beste bizkaitar bat, Leticia Canales, da zerrenda horretako liderra da.

2020a ez zen erraza izan Rubenentzat, pandemiaz aparte urtea ebakuntza batekin amaitu baitzuen, oinean haustura bat zuelako. Orain baina eta lesioa guztiz gaindituta duela, etorkizunari itxaropentsu begiratzen dio surflari euskaldunak, izan ere, 33.a izan zen aurreko astean Portugalen jokatutako Santa Cruz Pro txapelketan, eta Caparican lortutako 3.000 puntuek World Surf Leagueko Europako rankingeko 11. postuan jarri dute.

SURFA

Ya está en marcha la última fase de KSL

Ya está en marcha la última fase de KSL

SURFA   Buenas olas y surf espectacular en la primera jornada de la última liga de KSL Los equipos clasificados han comenzado con mucha fuerza, pudiendo ver un nivel muy alto desde la primera prueba. En esta primera prueba se enfrentaron los equipos ZSE, LONJAN y...