MENDI LASTERKETAK
Robert Pkemboi eta Mayi Mujika izan dira irabazleak T3T proban
Robert Pkemboi atleta keniarrak eta Mayi Mujika elgoibartarrak irabazi dute Tolosaldeko 3 Tontorrak mendi maratoiaren zazpigarren edizioa.
Pkemboi oso gustura aritu zen korrika eta uneoro lehen postuan joan zen, azkenean hunkituta sartu zelarik Tolosako Triangulo plazan jarritako helmugan. 43 kilometro eta 2.800 metrotako desnibela duen ibilbidea 3 ordu 56 minutu eta 29 segundutan osatu zuen keniarrak.
Bidenabar lasterketako marka hautsi zuen, 3.56.29ko denborarekin lehen aldiz lau orduetatik jaitsiz, orain arteko erregistrorik onena ezarri zuelarik (nahiz eta egia den aurten ibilbidearen norabidea aldatu dela).
Gizonezkoen bigarren onena Altzoko Iñaki Olanorena izan zen (4.07.30), eta Villabonako Hassan Ait Chaouk osatu zuen gizonezkoen podiuma (4.12.03).
Emakumezkoetan, Mayi Mujika elgoibartarrak lehen aldiz parte hartu eta proba irabazi egin zuen, 4.54.14ko denbora eginez. Ondoren Nerea Amilibia zarauztarra sailkatu zen (5.23.47) eta Zizurkilgo Aitziber Ibarbiak osatu zuen podiuma, 6.12.30eko denbora eginda.
SAILKAPENAK
Gizonezkoak
1 PKEMBOI MATAYANGO, ROBERT KENYA 3:56:29
2 OLANO ORBEGOZO, IÑAKI ALTZO 4:07:38
3 AIT CHAOU AITCHAOU, HASSAN VILLABONA 4:12:03
4 ROMO SANTAMARIA, JAIME PONFERRADA 4:17:18
5 CRIADO SÁNCHEZ, RAÚL JACA 4:18:43
Emakumezkoak
1 MUJIKA ERRASTI, MAYI ELGOIBAR 4:54:14
2 AMILIBIA ARRUTI, NEREA ZARAUTZ 5:23:47
3 IBARBIA BELOKI, AITZIBER ZIZURKIL 6:12:30
4 CARRICA AZCARRAGA, MAITE DONOSTIA 6:19:00
5 OCHOA DE ALDA ZUDAIRE, AMAIA DONOSTIA 6:41:37
24 kilometro eta 1.600 metrotako desnibela dituen bi tontorren mendi lasterketa ere ospatu zen Tolosaldean. Oier Ariznabarreta durangarrak irabazi zuen gizonezkoetan 2 ordu 6 minutu eta 34 segunduko denborarekin. Ibai Makazaga oriotarra zazpi minutara heldu zen bigarren tokian eta Unai Dorronsoro beasaindarrak osatu zuen podiuma.
Emakumezkoetan, Maialen Muñoz tolosarra izan zen azkarrena, 2 ordu 38 minutu eta 17 segundutan helmugaratuta. Marina Gonzalez irundarra izan zen bigarren sailkatua eta Irati Larrañaga usurbildarra hirugarrena.
Arrate Mintegi eta Urko Herran nagusi Gasteiz Duatloian
Proba herrikoian berriz, Pablo Alvarez eta Andrea Larrañaga izan ziren irabazleak
Isaac Nader eta Esther Guerrero nagusi Berangoko Nazioarteko Milia lasterketan
Larunbatean lehiatu zen XXXIII. Berangoko nazioarteko Milian Tokion egondako 16 atleta olinpiko bildu ziren
Julen Martinez de Estibariz eta Maite Maiora nagusi, Hiru Haundiak lasterketan
Maiorak gainera probaren errekorra hautsi du (12:09:39)