FUTBOLA / VII. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Reala – Athletic, urtarrilaren 14an

Reala – Athletic
VII. Euskal Herria Txapela 2022-23 edizioaren hirugarren partida izango da. Urtarrilaren 14an jokatuko da, Reala eta Athletic artean, larunbatarekin, gaueko 21:00ean hasita, Anoetako fubol zelaian.
Aurtengo edizio honetan hiru talde lehiatuko dira Txapela eskuratzeko: Athletic, Reala eta Osasuna. Izan ere, 2021-22 denboraldian, Alaves jaitsi egin zen Espainiako Ligako 2. mailara, eta Euskal Herria Txapela lehen mailan diharduten taldeen artean jokatzen da, ezinbestez. Hiru talde izanik, sei partida jokauko dira finalerako sailkatzeko fasean. Lehenengo bien artean jokatuko da finala.
Sailkapena
Oraingoz ez da partida bat ere jokatu. Partida honen aurretik beste neurketa bi izango dira.
Lehen partida, Reala – Osasuna, abenduaren 31n jokatuko da, larunbatarekin, arratsaldeko 16:15ean hasita, Anoetako futbol zelaian.
Bigarren partida, Athletic – Osasuna, urtarrilaren 9an jokatuko da, astelehenarekin, gaueko 21:00etan hasita, San Mames futbol zelaian.
Hurrengo partida
Partida honekin, hiru partida jokatuta alegia, amaitu egingo da lehen buelta.
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren laugarren partida Atheltic – Reala izango da. Apirilaren 16ko aseburuan jokatuko da, eguna eta ordua oraindik zehazteke dagoelarik.
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22
Athleticek irabazi zuen Euskal Herria Txapelaren azken edizioa, eta bera dugu Txapelaren jabea, aurtengo lehiaketa amaitu artean.
Webgune honetako artxiboetaz aparte, Euskal Herria Txapelako datu guztiak eskuragarri daude euskal wikipedian.
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23

TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG |
---|---|---|---|---|---|---|---|
REALA | 9 | 4 | 3 | 0 | 1 | 7 | 3 |
OSASUNA | 4 | 4 | 1 | 1 | 2 | 2 | 4 |
ATHLETIC | 4 | 4 | 1 | 1 | 2 | 3 | 5 |
NOIZ | TALDEA | TALDEA | |
---|---|---|---|
2022.12.31 | Reala | Osasuna | |
2023.01.09 | Athletic | Osasuna | |
2023.01.14 | Reala | Athletic | |
2023.04.16 | Ahletic | Reala | |
2023.04.30 | Osasuna | Reala | |
2023.05.25 | Osasuna | Athletic |
Euskal Herria Txapela: azken sarrerak
Reala – Athletic, otsailaren 2an
III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 edizioaren 7. jardunaldia. Otsailaren 2an jokatuko da, larunbatean, 20:45ean. Bigarren bueltako lehen partida izango da
SDEibar dugu IIIEHTxapelaren neguko burua
III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 edizioaren lehen buelta jokatuta, Eibar dugu neguko txapelduna.
[BIDEOA] Reala 0 : 1 Alaves
Reala 0 : 1 Alaves
(Partidaren laburpena → Real Sociedad / LaLiga).
Reala 0 – 1 Alaves
Emaitza honekin, lehen buelta amaituta, Eibar dugu III. Euskal Herria Txapelaren neguko burua
Reala – Alaves, ostiralean
III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 edizioaren 6. jardunaldia. Abenduaren 21an jokatuko da, ostiralean, 21:00ean. Lehen bueltako azken partida izango da
Alaves 0 – 0 Athletic
Berdinketarekin amaitu da III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 denboraldiko bosgarren jardunaldia. Lehenengo bueltako partida baten faltan, Eibar izango dugu neguko txapelduna, 7 punturekin