FUTBOLA / XII. EUSKAL HERRIA KOPA

Reala-Alaves, Euskal Herria Kopako ‘A’ finala, igandean, Azkoitian

2022/08/29

XII.Euskal Herria Kopa 2022 edizioaren ‘A’ finala igandean jokatuko da, Azkoitian, Reala eta Alavesen artean.  

 

Atzo jokatutako ‘A’ maileko finalerdietan Realak 3-1 irabazi zion Athletic taldeari Berazubin, eta Alavesek 0-3 Eibarri Mintxetan. Hartara, finala datorren igandean jokatuko da, irailak 4, Azkoitiko Txerloia futbol zelaian, 16:00etan hasita.

Sarrera 8€tan izango da. Dagoeneko salgai daude webgune honetan. Esteka honi jarraituta → ehkirola.eus/sarrerak erosi ahal izan daitezke Internet bidez. Sarrera doan izango dute Anaitasuna FTko bazkideek eta 14 urte artekoek.

ETB1ek zuzenean emango du partida osoa.

Zozketa

Zozketa egingo da finala ikusten bertara joaten diren guztien artean ondoko sariak banatzeko (zozketako zenbaki bana emango zaie ikusleei futbol zelaian sartzean) .

  • Otarre jatetxean, bi lagunentzako afaria.
  • Abaraxka aterpetxean, bi lagunentzako gau bat.
  • Jokalariek sinatutako Realaren kamiseta bat.
  • Jokalariek sinatutako Alavesen kamiseta bat.

 

‘A’ eta ‘B’ mailak

Aurtengo XII. Euskal Herria Kopa 2022 edizio honen aurkezpenean esan bezala, aurten ere bi mailetan antolatu dugu Euskal Herria Kopa, taldeen egutegiak ez digulako beste aukerarik utzi. Berez, Euskal Herria Kopa lehiaketa batean jokatzekoa da, Euskal Herriko herrialde guztietako taldeen artean, behetik gorako formatoan onenak finalera iristeko aukera izanda behintzat. Aurten ere ezin izan dugu horrela antolatu baina jarraituko dugu bestelako aukerak aztertzen Koparen berezko egitura bueltatzeko hurrengo edizioetan.

‘A maila’ egutegia

 

A MAILATALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
A FINALERDIAK
2022.08.28 12:00
MINTXETA (Elgoibar)
Eibar
0-3Alavesehkirola.eus
2022.08.28 16:00
BERAZUBI (Tolosa) • ETB1 •
Reala3-1Athleticehkirola.eus
A 3/4 POSTUAK
2022.09.03 17:00
Sondika
Athletic2-0Eibarehkirola.eus
A FINALA
2022.09.04 16:00
Azkoitia • ETB1 •
Reala4-1Alavesehkirola.eus

 

‘B maila’ egutegia

 

B MAILA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
A MULTZOA
2022.08.13 12:30
OIARTZUN
Oiartzun
0-0
[9-8 p.]
Mulierehkirola.eus
2022.08.13 12:00
SAN IGNACIO
San Ignacio1-0Berriozarehkirola.eus
2022.08.20 12:30
SAN IGNACIO
San Ignacio3-2Oiartzunehkirola.eus
2022.08.20/21
AURRERA
AurreraBertan
behera
Berriozarehkirola.eus
2022.08.27 12:15
BERRIOZAR
Berriozar2-4Oiartzunehkirola.eus
2022.08.27 12:00
SALESIANOS
Mulier1-0San Ignacioehkirola.eus
B MULTZOA
2022.08.13 18:00
USABAL [Tolosa]
Tolosa0-1Bizkerreehkirola.eus
20221.08.21
FADURA [Getxo]
Bizkerre15-0Angeluko Isatsakehkirola.eus
2022.08.27/28
TOLOSA
TolosaBertan
behera
Angeluko Isatsakehkirola.eus
B FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2022.09.04 12:00
San Ignacio
San Ignacio1-1
[7-6 p.]
Bizkerreehkirola.eus

 

Sarrerak 

Internet bidez  erosi ahal dira dagoeneko ‘A’ maileko REALA – ALAVES finaleko sarrerak.

Sarrerak erosteko → https://ehkirola.eus/sarrerak/

 

 

Athletic-Eibar, maiatzaren 29an

Athletic-Eibar, maiatzaren 29an

IX.Euskal Herria Koparen bigarren finalerdia, Athletic-Eibar, maiatzaren 29an jokatuko da, Galdakaon, 19:30etan. Sarrerak 7€. CD Galdakaoko bazkideek eta 14 urte artekoek, DOAN

Share This