FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Reala 3-1 Athletic
Argazkia: @RealSociedadEUS
Reala 3-1 Athletic
FITXA TEKNIKOA:
REALA: Remiro; Elustondo (Gorosabel, 76. min), Le Normand, Zubeldia, Rico; Zubimendi, Silva (Robert Navarro, 76. min), Merino, Brais (Illarramendi, 76. min); Sorloth (Oyarzabal, 48. min) eta Take Kubo (Barrenetxea, 76. min).
ATHLETIC: Unai Simón; De Marcos, Vivian, Yeray, Berchiche; Vesga, Dani García (Zárraga, 65. min), Iñaki Williams (Raúl García, 76. min), Sancet (Paredes, 65. min); Nico Williams (Muniain, 76. min) eta Guruzeta (Berenguer, 57. min).
GOLAK:
1-0 25. min. Sorloth 2-0 36. min: Take Kubo2-1 40. min: Sancet 3-1 Oyarzabal (penaltiz).
EPAILEA:
Cuadra Fernandez. Txartel gorria Yeray Alvarezi 60. minutuan. Txartel horiak: Le Normand, Take Kubo, Sorloth, Zubeldia, Zubimendi eta Dani Garcia.
BESTELAKOAK:
VII.Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren sailkapen faseko hirugarren partida. 38.342 ikusle izan dira harmailetan.
Reala 3-1 Athletic
Realak irabazi du VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren hirugarren partida. Emaitza honekin, hiru puntu eskuratuta, Reala sendo kokatu da sailkapenaren buruan. Eta dagoeneko, bigarren bueltako hiru partidak jokatu aurretik ere, finalean jokatzeko txartela eskuratuta dauka dagoeneko.
Hiru talde aurtengo edizioan
Aurtengo edizio honetan hiru talde lehiatuko dira Txapela eskuratzeko: Athletic, Reala eta Osasuna. Izan ere, 2021-22 denboraldian, Alaves jaitsi egin zen Espainiako Ligako 2. mailara, eta Euskal Herria Txapela lehen mailan diharduten taldeen artean jokatzen da, ezinbestez. Hiru talde izanik, sei partida jokauko dira finalerako sailkatzeko fasean. Lehenengo bien artean jokatuko da finala.
Gaur 38.342 pertsona etorri dira Reale Arenara. Marka berria. Eskerrik asko! REAL!!! 💙#AurreraReala pic.twitter.com/xRIhBopFvx
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) January 14, 2023
📸 Bart @RealSociedadEUS-en aurka jokatutako neurketaren argazki galeria 👇 #RealSociedadAthletic #AthleticClub 🦁
— Athletic Club (@athletic_eus) January 15, 2023
Sailkapena
Bigarren partida jokatuta Reala sendo ageri da buruan VII. Euskal Herria Txapelaren 2022/22 edizio honetako sailkapenean sei punturekin. Osasuna eta Athletic, aldiz, puntu bana eskuratu dute orain arte. Bigarren bueltari begira, eta hiru partida jokatzeke, dagoeneko Reala sailkatuta dago finalerako.
Hurrengo partida
Reala – Athletic, apirilaren 16ko asteburuan jokatuko da, oraindik eguna eta ordua zehazteke daudelarik.
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG |
---|---|---|---|---|---|---|---|
REALA | 9 | 4 | 3 | 0 | 1 | 7 | 3 |
OSASUNA | 4 | 4 | 1 | 1 | 2 | 2 | 4 |
ATHLETIC | 4 | 4 | 1 | 1 | 2 | 3 | 5 |
NOIZ | TALDEA | TALDEA | |
---|---|---|---|
2022.12.31 | Reala | Osasuna | |
2023.01.09 | Athletic | Osasuna | |
2023.01.14 | Reala | Athletic | |
2023.04.16 | Ahletic | Reala | |
2023.04.30 | Osasuna | Reala | |
2023.05.25 | Osasuna | Athletic |
Reala – Athletic, larunbatean
VIII. EH Txapelaren hirugarren partida izango da. 21:00etatik aurrera jokatuko da, Anoetako futbol zelaian
Alaves 0-2 Athletic
VIII. Euskal Herria Txapelaren bigarren partida izan da. Hurrengoa, Reala-Athletic, irailaren 30ean
Alaves-Athletic, ostiralean
VIII. EH Txapelaren bigarren partida izango da. 21:00etatik aurrera jokatuko da, Mendizorrotzan