FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Reala 1 – 1 Eibar

FITXA TEKNIKOA:
Reala 1-1 Eibar
REALA: Rulli; Zaldua, Aritz, Llorente, Muñoz; Zubeldia (Joan Bautista, 89.min), Sangalli (Ruben Pardo, 65.min), Merino; Juanmi, Barrenetxea (Sandro, 55.min), Oyarzabal.
EIBAR: Dmitrovic; De Blasis, Oliveira, Sergio Älvarez, Cote (Pedro Leon, 81.min); Orellana, Escalante, Jordan, Cucurella; Marc Cardona (Charles, 77.min), Sergi Enrich.
GOLAK: 1-0, 1.min: Juanmi. 1-1, 84.min: Jordan.
EPAILEA: Jaime Latre. Txartel horia erakutsi die Realeko Llorente eta R. Pardori eta Eibarko De Blasis eta Jordani.
BESTELAKOAK: 24.308 ikusle gaur Anoetan.
realsociedad.eus
Berdinketarekin amaitu da III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 denboraldiko hamargarren jardunaldiko partida. Emaitza honekin, jokoan bi partida falta direnean, Eibar sailkatuta dago finala jokatzeko. Gainerako hiru taldeek aukera daukate finalera sailkatzeko. Realak, Alavesen aurka irabazita sailkatuko litzateke, eta puntu bat lortuta ere bai, Alavesek Athleticen aurka irabazten ez badu beti ere. Alavesek, lau puntu behar ditu sailkatzeko. Athleticek, bere aldetik, Alavesen kontra irabazi behar du eta aldi berean Alavesek Realari.
Gaurko partidaren gaineko kronika guztiek azpimarratuko dute Eibarrek Realak baino meritu gehiago egin duela irabazteko, hobeto jokatu duelako, batez ere bigarren zatian. Hala ere, Realak 11.segunduan sartu du gola, eta Eibarri kostatu zaio berea sartzea. 84. minutuan sartu du bere gola falta baten jaurtiketan.
Berdinketarekin, puntu bana, eta emozioa sailkapenean.
III. Euskal Herria Txapelaren hurrengo partida:
Athletic – Alaves
Apirilaren 27an, larunbata, 13:00etan, San Mamesen
Emaitzak

III. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 10 | 6 | 3 | 1 | 2 | 8 | 6 |
2 | EIBAR | 9 | 6 | 2 | 3 | 1 | 7 | 6 |
3 | ALAVES | 6 | 6 | 1 | 3 | 2 | 4 | 5 |
4 | ATHLETIC | 6 | 6 | 1 | 3 | 2 | 5 | 7 |
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2018.08.31 | Eibar | Reala | |
2018.10.05 | Athletic | Reala | |
2018.10.21 | Eibar | Athletic | |
2018.11.04 | Eibar | Alaves | |
2018.12.17 | Alaves | Athletic | |
2018.12.21 | Reala | Alaves | |
2019.02.02 | Reala | Athletic | |
2019.02.23 | Athletic | Eibar | |
2019.03.09 | Alaves | Eibar | |
2019.04.14 | Reala | Eibar | |
2019.04.27 | Athletic | Alaves | |
2019.05.04 | Alaves | Reala |
Berdinketa ezinbestean: Athletic 0-Real Sociedad 0
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA Argazkia: elcorreo.com → berria.eus: Berdinketa triste bat Athletic: Herrerin, Lekue, Unai Nuñez, Laporte, Balenziaga (Saborit, 70'), De Marcos (Williams, 66'), San Jose, Mikel Rico, Susaeta, Raul Garcia (Cordoba, 80') eta Aduriz...
Eibarrek gora: Alaves 1-Eibar 2
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA Argazkia: JANAN RUIZ/ARGAZKI PRES [berria.eus] → berria.eus: Eibarrek eraman du jaitsieratik urruntzeko derbia Alaves: Pacheco, Alexis (Vigaray, 8'), Maripan, Rodrigo Ely, Ruben Duarte, Pina (Munir, 66'), Manu Garcia, Wakaso,...
Lehen Txapelketa Txapelik gabe
Euskal Herria Kirolaren partetik lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu Lasesarrera gerturatu diren guztiei. Askok esfortzua egin behar izan dute euskal futbolaren festa izan behar zuena bizitzera etortzeko. Autoritateak, Juan Martinez de Irujo eta zalego guztia (2.500 ikusletik gora) futbolaz gozatzera etorri da Barakaldora eta halaxe zen baita ere gure nahia. Horregatik pena bat izan da jai honek horrelako amaiera edukitzea.
[jarraitu irakurtzen]