FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
Realak erraz gainditu du Gasteizko Aurrera
Ekainaren 10ean Berriozarren jokatu zen Reala-Aurrera Vitoriaren finalaurrena. 4-0 gailendu zen Reala. Asteazkena izan arren, giro ederrean jokatu zen partida.
Marisol Sanchez berriozartar jokalari historikoak egin zuen ohorezko sakearen ondoren, indartsu hasi ziren bi taldeak. Baina lehen zatian Realeko Eguzkiñe Peñak, Maialen Zelaiak eta bigarrenekoz Eguzkiñe Peñak sartutako golek erabakita utzi zuten norgehiagoka.
Lasaiagoa izan zen bi zatian Realeko Maria Diazek sartu zuen laugarren eta azken gola.
Txomin del Bosquek arazorik gabe zuzendutako partidak Realari eman zion Zarautzen abuztuaren 22an Athleticen aurka jokatuko den finalerako txartela.
@ehkirola twitter bidez jarraipena