«Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eta nazioartekotasuna lortzeko urrats praktiko eta eraginkorrak ematearen aldekoa gara»
EUSKAL HERRIA KIROLA
ELKARTEA
ehkirola.eus
Urteak dira dagoeneko, Euskal Kirolariak bultzatuta, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eta nazioartekotasuna lortze aldera indar egiteko sortu zela gure elkartea, Euskal Herria Kirola.
Ordutik hona urrats praktikoak eman dira kirol batzuetan, esaterako, sokatiran. Baina kirol modalitate gehienetan ezer gutxi aurreratu da, atzera-pausuak ere eman dira, eta esanguratsua da eragin sozial eta mediatiko itzela duen futbolaren kasuan Gabonetako partidaren porrotarekin gertatutakoa.
Euskal Herria Kirola elkartea Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eta nazioartekotasuna lortzeko urrats praktiko eta eraginkorrak ematearen aldekoa da, eta beraz, bide guzti guztiak jorratzearen aldekoa.
Ildo horretan, berandu iritzita ere, begi onez ikusten dugu abian jartzea, Euskadiko Futbol Federazioak irailaren 20an Donostian, 26an Bilbon eta 27an Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoen txostenean oinarrituta, Euskal Selekzioaren nazioarteko ofizialtasuna Espainiako Federazioari eskatzeko eztabaida.
Izan ere, oinarrizko txosten juridiko horrek argi eta garbi dio Euskal Selekzioak nazioartean ofizialtasunez aritu ahal izateko, ezinbestean, lehen urratsa dela Euskadiko Federazioak eskaera hori batzar batean onartu eta ondoren Espainiako Federazioari eskaera egitea.
Gure elkartearen helburuei jarraiki, aspaldi emana behar zuen urrats hau luzapenik gabe eman dadin, ZERA DIOGU:
1.- Futbol klub guztiak animatzen ditugu eztabaida horretan parte hartzera, izan daitezkeen zalantza guztiak argitzeko.
2.- Euskadiko Federazioak ez-ohiko batzar batean eta denbora luzatu gabe, kluben eta futboleko beste estamentuen iritzia jaso eta bere egin dezala Euskal Selekzioak nazioartean ofizialki aritzeko nahia.
3.- Erabaki hori Espainiako Federaziori helaraztea eta bere onespena eskatzea.
4.- Espaniako Federazioaren baimenarekin edo haren isiltasun administratiboaren ondoren FIFAri Euskal Selekzioa onar dezala eskatzea.
Txosten juridikoak
Josu Irurita eta Javier Oskoz garaile Nafarroako buruz buruko pilota txapelketan
Oberenako Josu Irurita eta Javier Oskoz izan ziren txapeldun, lehen eta bigarren mailan, hurrenez hurren
Binakako Harrijasotze eta Emakumezkoen Ingude txapelketak jokatu dira
Aimar Galarraga eta Jagoba Otaegik 6.742 kilo altxatu zituzten. Ingudean Karmele Gisasolak 128 altxaldi egin zituen eta Garazi Arrutik 118
Mendi Tour, urteko azken emanaldiak
Abenduaren 4tik 13rako Mendi Film jaialdiaren 13. edizioa ate joka dagoela, azaroan bost Mendi Tour emanaldi egingo dira