“Euskal selekzioak merezi du?””
JOKIN IBARRA
Euskal Herriko K-1 Federakuntzaren Presidentea
https://k1basquecountry.com/
Euskal selekzioak merezi du?
Geurea izan eta horrek herritarren artean sortzen duen ilusioan eta itxaropenean sinesten dugunontzat jakina merezi duela. Baina tamalez, gutxiengo batzuk baino ez gara izango horrela pentsatzen dugunak zeren batzuk, besteak beste ETBk, ilusio eta zaletasun hori gure artean zabaltzeko aukera eskura eta doan izan arren, oraingoan behintzat paso egin duelako. Eta ez da izan ez zekitelako, prentsaurrekoaren jakitun zirelako. Baino dirudienez, soilik, euskal selekzio batzuk merezi dute “gure” telebistaren arreta.
Rigan (Letonia), urriaren 4tik 7ra, Munduko K-1 txapelketa jokatuko da eta bertan 63 herrialde lehiatuko dira, artean, Euskal Herria. Aratz Garmendia bizkaitarra, Alexander Timoth xiberotarra, Lander Ripodas nafarra arituko dira lehian eta Sebastian Lopez lapurtarra entrenatzaile gisa arituko dena izango dira euskal ordezkariak.
Espero dezagun, itzulitakoan, aipatu medioak eta besteak egindako ezikusia nolabait konpontzea eta merezi duten arreta egitea, finean, kirol mailan K-1 modalitatea xumea izan arren, euskal selekzioaz ari garelako.
Jokin Ibarra
Euskal Herriko K-1 Presidentea
Zornotzako Nazioarteko Krosaren edizio berria urrian jokatuko da
Urtarrilaren 10erako aurreikusita zegoen lasterketaren 67. edizioa ez da hasierako data horretan egingo
Iñigo Santxo | Martxel Toledo: «UEFAn eskaera. Bazen garaia!»
«Espainiako Errege Koparen finala bi euskal taldek jokatzeak, zerbait gehiagorako balio izan du?»
Herri kirol jaialdia Eskuernagan
Kañamares anaiak aizkoran eta Beñat Telleria harrijasotzen nagusitu ziren asteazkenean lehiatutako saioan