“Euskal selekzioak merezi du?””
JOKIN IBARRA
Euskal Herriko K-1 Federakuntzaren Presidentea
https://k1basquecountry.com/
Euskal selekzioak merezi du?
Geurea izan eta horrek herritarren artean sortzen duen ilusioan eta itxaropenean sinesten dugunontzat jakina merezi duela. Baina tamalez, gutxiengo batzuk baino ez gara izango horrela pentsatzen dugunak zeren batzuk, besteak beste ETBk, ilusio eta zaletasun hori gure artean zabaltzeko aukera eskura eta doan izan arren, oraingoan behintzat paso egin duelako. Eta ez da izan ez zekitelako, prentsaurrekoaren jakitun zirelako. Baino dirudienez, soilik, euskal selekzio batzuk merezi dute “gure” telebistaren arreta.
Rigan (Letonia), urriaren 4tik 7ra, Munduko K-1 txapelketa jokatuko da eta bertan 63 herrialde lehiatuko dira, artean, Euskal Herria. Aratz Garmendia bizkaitarra, Alexander Timoth xiberotarra, Lander Ripodas nafarra arituko dira lehian eta Sebastian Lopez lapurtarra entrenatzaile gisa arituko dena izango dira euskal ordezkariak.
Espero dezagun, itzulitakoan, aipatu medioak eta besteak egindako ezikusia nolabait konpontzea eta merezi duten arreta egitea, finean, kirol mailan K-1 modalitatea xumea izan arren, euskal selekzioaz ari garelako.
Jokin Ibarra
Euskal Herriko K-1 Presidentea
Izar berriak aizkora txapelketa berriari hasiera eman zaio Basaurin
Txomin Amundarain eta Ibai Soroa izan ziren azkarrenak lanak amaitzen larunbateko saioan
Urrezko bi domina, zilarrezko bat eta brontzezko bi Euskal Pilota Selekzioarentzat
Ikaragarrizko Europako Junior Pilota txapelketa jokatu du Herbehereetako lurretan
Osasuna – Reala, azaroaren 7an
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren laugarren partida izango da. Publikoarekin jokatuko da, Sadar futbol zelaian, 18:30etan hasita