“San Silbestre eta San Garmin”

AINHOA AZURMENDI ECHEGARAY
Kirol aholkularia – Psikologia irakaslea UPV/EHU
argia.eus


AINHOA AZURMENDI ECHEGARAY • 2020.01.22 argia.eus
→ Argazkia: argia.eus

San Silbestre eta San Garmin

AINHOA AZURMENDI ECHEGARAY / @AinhoaAtxur

Momok (Michael Ende, 1973) alde batetik bestera presaka bizi ziren gizakiei begiratzen zien. Halaber, nik harriduraz so egin diet ere, haren moduan, Karmele Jaiok Runner artikuluan deskribatzen duen moduko kronometroa –helmuga ziztu bizian gurutzatu ondoren– gelditu zuten korrikalari lehiakorrei. Arnas estuka makurtuta, eskuekin hankak helduta, gogobetetasuna zen nagusi haien aurpegietan; ez zen baina, azkenekoen artean eskutik helduta sartu zen neska-mutilen kuadrilarena baino asebetetze handiagoa, ez itxuran behintzat.

San Silbestre eta antzeko lasterketen berezko izaera herrikoiaren arrastorik ote dagoen hausnartzen nuen bitartean, herrikoia kontzeptua beraren esanahiaren aldaketan erreparatu behar genuela pentsatu nuen. Begi-bistakoa zen han-hemenka zebiltzan kirolariek oso helburu ezberdinak zituztela egun horretan, besteak beste, irabazi, norbere burua frogatu, marka bat hautsi, entrenatu, lagun artean kirola egin, izerditu, partekatu, eta abar. Zalantzarik gabe helburu horiek guztiak errespetagarriak dira, baina zalantzagarria izan daitekeena da, horietako batzuk lasterketa herrikoien kontzeptuarekin bateragarriak ote diren: batetik, lasterketaren helburuetako bat adiskidetasun giroan amaitzen den urteari agur esatea bada, eta urtez urte herritar gehiagok parte hartu dezaten sustatu nahi bada, arestian deskribatutako irudiak justu kontrako efektua sortu dezakeelako. Eta bestetik, geroz eta gizarte lehiakorragoaren zantzuak proba honetan ere aurkitzeak, ezin bestean, iraganeko herrikoi kutsua abiadura, presa, marka, denbora eta gailentzea bezalako hitzekin berreraikitzera eramaten gaituelako.

Slow mountain-a edo mendizaletasun erlaxatua bultzatzeko garrantziaz mintzo da nire lagun bat, lasaitasunez berriketan egin eta paisaiaz gozatzeko. Zergatik ideia hau ez aplikatu herri giroa eta herritarren arteko harremanak sustatzeko hainbat kirol probetan? Lehia kirolaren parte da eta izango da, baina haurrei behin eta berriz esaten diegun moduan geuk ere onartu beharko genuke bizitzako momentu eta kirol esparru ezberdinetan lehiaketak esanahi desberdinak hartzen dituela, eta ez duela zertan lehentasun izan behar uneoro.

Beraz, erabaki behar dugu lasterketa herrikoiak egiteko moduak definituko gaituen ala geuk definitu nahi dugun lasterketa herrikoiek eduki behar duten esanahia. Ezer egin ezean ziur naiz Momoko gizon grisek haien sareetan harrapatuko gaituztela.
Zilbor-hesteak ezin dira horrela eten.

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

[FINALERDIAK] Athletic 1(4)-1(3) Eibar

[FINALERDIAK] Athletic 1(4)-1(3) Eibar

IX.Euskal Herria Koparen bigarren finalerdian Athletic nagusitu da, partida berdinduta, penaltietan. Finalean, beraz, Reala-Athletic izango dugu. Azpeitian jokatuko da, abuztuan

[FINALERDIAK] Reala 1-0 Alaves

[FINALERDIAK] Reala 1-0 Alaves

IX.Euskal Herria Koparen lehen finalerdian Reala nagusitu da, 91. minutuan sartutako golarekin. Finala Athletic-Eibar partidaren irabazlearen kontra jokatuko du