TXIRRINDULARITZA
Primoz Roglicek jantzi du Euskal Herriko Itzuliaren lehen elastiko horia
Euskal Herriko Itzuliaren 60. edizioa txirrindulari bikainekin eta errepideetan ikuslerik gabe hasi da, astelehenean Bilbo lehen etapa lehiatu zelarik. Etapa laburra baina gogorra izan zen, eta Primož Roglic (141, Jumbo-Visma) izan zen irabazlea eta sailkapen nagusiko lehen liderra beraz.
Esan bezala, Roglic esloveniarrak irabazi zuen Itzuliko lehen etapa, Bilboko kaleetan zehar korritu den 13,9 kilometro erlojupekoa, gainontzeko faboritoei denbora irabazita.
Bere atzetik Brandon McNulty estatubatuarra (UAE-Team Emirates) helmugaratu zen, irabazlearengandik 2 segundora. Hirugarren Jonas Vingegaard (Jumbo) daniarra izan zen 18 segundora eta laugarrena Tobias Foss (Jumbo) 24ra. Tadej Pogacar (UAE) herrikidea bosgarren tokian sailkatu zen, 28 segundora, eta Adam Yatesek (Ineos) ere irabazleak baino 28 segundo gehiago behar izan zituen erlojupekoa amaitzeko.
Alex Aranburu (Astana) izan zen lehen euskal txirrindularia, 9. postuan, Pello Bilbao eta Omar Fraileren aurretik. Mikel Landak (Bahrain), esaterako, 49 segundo galdu zituen 25. postuan helmugaratuta eta Ion Izagirrek (Astana), 2019ko Itzuliko irabazlea, 1.09ko atzerapena izan zuen, 42. postuan ailegatuta.
Mendiko maillota Tadej Pogacarrek irabazi zuen eta McNulty, etapako bigarrena, gazterik onena izan zen.
Sailkapena:
- Primoz Roglic (Jumbo) 17:17
- Brandon McNulty (UAE) 2 segundora
- Jonas Vingegaard (Jumbo) 18ra
- Tobias Foss (Jumbo) 24ra
- Tadej Pogacar (UAE) 28ra
- Adam Yates (Ineos) d.b.
- Patrick Bevin (Israel) d.b.
- Ide Schelling (Bora) 29ra
- Álex Aranburu (Astana) 30ra
- Max. Schachmann (Bora) 31ra
- Pello Bilbao (Bahrain) 38ra
- Omar Fraile (Astana) 40ra
- Mikel Landa (Bahrain) 49ra
33 V. De la Parte (Total) 1:01ra
- Ion Izagirre (Astana) 1:09ra
- Oscar Rodríguez (As,) 1:16ra
- Urko Berrade (Kern) 1:36ra
- Txomin Juaristi (Eus.) 1:45ra
- Oier Lazkano (C. Rural) 1:48ra
- Mikel Aristi (Euskaltel) 2:02ra
- Gotzon Martin (Eusk.) 2:04ra
- Jonathan Lastra (C. Rural) 2:07ra
- Mikel Bizkarra (Euskaltel) 2:08ra
- Mikel Nieve (Bike Exchange) 2:09ra
- Jon Barrenetxea (C. Rural) 2:20ra
- Mikel Iturria (Euskaltel) d.b.
- Ander Okamika (Burgos) 2:22ra
- Jon Aberasturi (Caja Rural) 2:38ra
- Jon Agirre (Kern Pharma) 2:41ra
- Unai Cuadrado (Euskaltel) 2:46ra
- Jon Irisarri (Caja Rural) 3:02ra
Astearte honetan jokatuko da Itzuliko bigarren etapa, Zalla eta Sestao artean (154,8 kilometro), hiru mendate igoko direlarik: hirugarren mailako San Kosme eta Bezi, eta bigarren mailako La Asturiana.
Itzuliaren Palmaresa
2019, Ion IZAGIRRE | 2018, Primož ROGLIC | 2017, VALVERDE Alejandro |
2016, CONTADOR Alberto | 2015, RODRIGUEZ Joaquin | 2014, Alberto CONTADOR |
2013, Nairo A. QUINTANA | 2012, Samuel SÁNCHEZ | 2011, Andreas KLÖDEN |
2010, Christopher HORNER | 2009, Alberto CONTADOR | 2008, Alberto CONTADOR |
2007, Juan José COBO | 2006, J.GOMEZ MARCHANTE | 2005, Danilo DI LUCA |
2004, Denis MENCHOV | 2003, Iban MAYO | 2002, Aitor OSA |
2001, Raimondas RUMSAS | 2000, Andreas KLÖDEN | 1999, Laurent JALABERT |
1998, Iñigo CUESTA | 1997, Alex ZUELLE | 1996, Francesco CASAGRANDE |
1995, Alex ZUELLE | 1994, Tony ROMINGER | 1993, Tony ROMINGER |
1992, Tony ROMINGER | 1991, Claudio CHIAPPUCCI | 1990, Julián GOROSPE |
1989, Stephen ROCHE | 1988, Eric BREUKINK | 1987, Sean KELLY |
1986, Sean KELLY | 1985, Peio RUIZ CABESTANY | 1984, Sean KELLY |
1983, Julián GOROSPE | 1982, José Luis LAGUIA | 1981, Silviano CONTINI |
1980, Alberto FERNANDEZ | 1979, Giovanni BATTAGLIN | 1978, José Antonio GONZALEZ LINARES |
1977, José Antonio GONZALEZ LINARES | 1976, Gian Battista BARONCHELLI | 1975, José Antonio GONZALEZ LINARES |
1974, Miguel Mari LASA | 1973, Luis OCAÑA | 1972, José Antonio GONZALEZ LINARES |
1971, Luis OCAÑA | 1970, Luis Pedro SANTAMARINA | 1969, Jacques ANQUETIL |
1935, Gino BARTALI | 1930, Mariano CAÑARDO | 1929, Maurice DEWAELE |
1928, Maurice DEWAELE | 1927, Victor FONTAN | 1926, Nicolas FRANZ |
1925, August VERDYCK | 1924, Francis PELLISIER |
TXIRRINDULARITZA
Unai Aznarrek irabazi du aurtengo Zumaiako txirrindularitza saria
Junior mailako 42. Zumaia Saria jokatu zen pasa den igandean Zumaian, non guztira 153 txirrindulari elkartu ziren
Emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia jokatuko da datorren sasoian
Maiatzaren 14tik 16ra lehiatuko da eta hiru eguneko lasterketa izango da
Carusok lortu du garaipena Getxoko Zirkuituan
Segundo bateko aldea atera dio atzetik helmugaratutako taldeari, non Giacomo Nizzolo bigarren izan den, Edu Prades hirugarren eta Jon Aberasturi laugarrena