TXIRRINDULARITZA
Primoz Roglicek jantzi du Euskal Herriko Itzuliaren lehen elastiko horia
Euskal Herriko Itzuliaren estreinako etapa lehiatu zen astelehen honetan, apirilak 4, non azken urteotan lasterketak hartu duen bideari eutsiz, bakarkako saioa izan zuten ziklistek Hondarribian, 7,5 kilometroko erlojupekoan.
Aldapatxoak, harbidea eta kale estuak aurkitu zituzten herriko alde zaharrean barna eta horrez gain, lehendabiziko igoera puntuagarria izan zuten ibilbidearen erdialdera, 3. mailako gaintxo bat. Kilometro eta erdiko luzera duen igoera horretako hasierako 500 metroetan, batez beste, % 9ko maldak gainditu behar izan zituztelarik.
Txapela lortzeko hautagai nagusiak amaieran abiatu ziren, eta ez zuten huts egin, horien artean azkarrena Primoz Roglic (Jumbo Visma) izan zelarik, sekulako erakustaldia emanda 2022ko Euskal Herriko Itzuliko lehen lidertza eskuratu zuelarik.
Esloveniarrak 9 minutu eta 48 segundo behar izan zituen Hondarribian hasiera eta amaiera izan duen erlojupekoaren ibilbidea betetzeko. Atzetik, bigarren postuan bost segundora sailkatu zen Remco Evenepoeli (Quick Step – Alpha Vinyl). Remi Cavagna (Quick Step – Alpha Vinyl) izan zen hirugarren, 16 segundora.
Geraint Thomas eta Adam Yates Ineos Grenadiers taldeko txirrindulariak Roglicekiko 18 segundora helmugaratu ziren, baita Aleksandr Vlasov (BORA hansgrohe) ere.
Euskal txirrindulari onena Ion Izagirre (Cofidis) izan zen, zortzigarren postuan amaituta, Roglicek baino 20 segundo gehiago behar izan zituelarik ibilbidea osatzeko. Gorka Izagirrek (Movistar) 12. bukatu zuen, 24 segundora. Pello Bilbaok (Bahrain Victorious) aldiz, ez zuen saio ona egin eta 29 segundo galdu zituen irabazlearekiko.
SAILKAPENA
1 ROGLIC, Primoz TJV 005:14:23
2 EVENEPOEL, Remco QST +00:00:05
3 CAVAGNA, Rémi QST +00:00:16
4 THOMAS, Geraint IGD +00:00:18
5 YATES, Adam IGD +00:00:18
6 VLASOV, Aleksandr BOH +00:00:18
7 ARMIRAIL, Bruno GFC +00:00:20
8 IZAGUIRRE INSAUSTI, Ion COF +00:00:20
9 VINGEGAARD, Jonas TJV +00:00:20
10 TULETT, Ben IGD +00:00:21
TXIRRINDULARITZA
Volleringek irabazi du Itzulia Womeneko lehen etapa
Itzulia Womeneko maillot horia jantzi duen lehenengo lasterkaria izan da
2022ko Emakumezkoen Itzuliaren ibilbideak aurkeztu dira
Maiatzaren 13tik 15era izango da eta 363,60 km-ko ibilbidea izango du 3 etapatan banatuta
Pablo Castrillo, Valenciagaren Oroimenezko lasterketako irabazlea
Aragoiko txirrindulariak garaipen boladari jarraipena eman dio, duela bi aste Gorlako igoera irabazi baitzuen, Bergaran