EUSKAL PILOTA
Plazaz Plazako jardunaldia jokatu zen larunbatean Ziekon
Plazaz Plaza txapelketako jardunaldi berri bat jokatu zen pasa den asteburuan Arabako Errioxan, Ziekoko (Araba) plazan hain zuzen ere. Bertan Eneritz Arrieta-Naroa Elizalde eta Ainhoa Ruiz de Infante-Olatz Ruiz de Larramendi bikoteen arteko partida lehiatu zen, azken hauek garaipen erosoa eskuratu zutelarik (10-22).
Aste guztian zehar eguraldiaren mehatxua egon bazen ere azkenean giro bikaina izan zen Ziokoko plazan partidua jokatzeko. Jaialdiari hasiera Arabar Errioxako pilota eskolako neskek eman zioten, herritarren aurrean gozatua hartuz.
Txapelketari dagokion partiduan azpimarratzekoa izan zen jendearen erantzuna, bertara gerturatu zen jende guztiaren animo ta berotasuna. Plaza jendez lepo egon zen eta gogotik animatu zituzten lau pilotariak, bereziki Olatz Ruiz de Larramendi, ama bertakoa izaki babesik handiena jaso zuelarik.
Markagailuak erakusten duena baino oreka haundiagoa izan zuen norgehiagokak, lau pilotariek lehia bizia eta polita eskaini baitzuten. Urdinek pilota asko baztertu zuten eta Naroak lan zailei egin behar izan zien aurre atzeko koadroetan eta nagusitasun hori ongi baliatu zuen Ainhoa Ruiz de Infantek aurrean tantoak amaitzeko.
Partida erditik aurrera urdinek alde egin bazuten ere, amaiera aldera aurreko koadroetan tiki-taka polita izan zuten bi aurrelariek eta tanto bikainak gogotik txalotu zituzten bertara bildutakoek. Amaieran jendea eta pilotariak pozik agertu ziren bertan bizi izandako arratsalde bikaina eta gero.
Plazaz Plaza Txapelketa
Zortzi bikotek lehiatuko dute Plazaz-Plaza txapelketa, eta bi multzotan banatuta arituko dira kanporaketetan. Talde edo multzoko onenak zuzenean finalerdietara sailkatuko dira (uztailaren 31n jokatzea aurreikusita dago), eta talde bakoitzeko bigarren eta hirugarren sailkatuek final-laurdenak lehiatuko dituzte uztailaren 24an eta 25ean. Finala, berriz, abuztuaren 14an izango da.
Oriamendi Torneoa gaur hasiko da bi partidurekin
Ostegun honetan hasiko den txapelketan guztira sei bikotek hartuko dute parte
Aurtengo Palako Banakako Txapelketa aurkeztu dute
Bizkaia Frontoian jokatuko da osorik, urtarrilaren 30etik martxoaren 13ra, eta guztira 7 jardunaldi izango dira
2020ko E.H-ko 4 1/2-ko Elite txapelketa azken txanpan sartu da
Datorren ostiralean lehiatuko da aurreneko finalaurrekoa, Maiz (Behar Zana) eta Espinal (Uharte) arituko direlarik elkarren aurka