EUSKAL PILOTA
Plazandreak Txapelketako bigarren jardunaldia lehiatu da
Argazkiak: emakumemastercup.eus
Aurreko astean bi urtetan bere lehen partida galdu bazuen ere, Olatz Arrizabalaga aldeak markatzen dituen pilotari bat da eta, bere eskutik, Mikel Inuntziagaren taldeak beste bi puntu eskuratu ditu eta sailkapeneko lehen postuan dira, orotara lau partida irabazita.
Gogor ekin diote bi taldeek lehen partidari eta lehen lau eta erdikoan goi mailako bi pilotari izan dira aurrez aurre, Olatz Arrizabalaga eta Amaia Aldai. Lehia ikusgarri batean, gernikarra nagusitu da 12-7-ko emaitzaz. Binakakoan ere bi aurrelari bizkaitarrak aurrez aurre jarri dituzte Mikel Inuntziagak eta Erlantz Garciak, Mendizabal eta Oses atzelari zituztela. Eta horixe izan da eguneko partidarik orekatu eta lehiatuena, Arrizabalaga-Mendizabalek tanto bakarraz lortu baitute euren bigaren puntua 12-11.
Baina Erlantz Garciaren taldeak ez zuen esku hutsik joan nahi etxera eta jaialdia itxi duen bigarren kaiolakoan, Leire garai gasteiztarrak erraz irabazi dio Etxegarairi kolore bakarreko partidan 3-12.
Hurrengo astelehenean puntu banarekin berdinduta diren Erlantz Garciaren eta Reyes Azkoitiaren taldeak arituko dira elkarren aurka.
Bigarren jardunaldiaren emaitzak:
Arrizabalaga 12 vs A. Aldai 7
Arrizabalaga-Mendizabal 12 vs A. Aldai-Oses 11
Etxegarai 3 vs Garai 12
Plazandreak Txapelketa
Muinean, lehiaketak iazko bideari jarraituko dio, hau da, taldeen arteko lehiaketa bat izango da eta jardunaldi bakoitzean hiru partida jokatuko dira, banaka Lau eta Erdian, binaka eta beste bat banaka kaiolaren barruan. Baina esan bezala, saioak orekatuagoak eta erakargarriagoak izan daitezen, zenbait berrikuntza sartu dituzte antolatzaileek.
Esaterako aurten hiru talde arituko dira, Erlantz Garcia, Mikel Inuntziaga eta Reyes Azkoitiak zuzenduko dituztenak eta hiru aditu hauen lanak garrantzi berezi bat hartuko du, hauen estrategiak erabakigarriak izango direlako. Izan ere, aurten banakako lehen partida jokatzen duen pilotariak ezin izango du bigarren buruz burukoan errepikatu, binakakoan aritzea izango du, eta horrek beste saltsa bat emango die jardunaldiei.
Gainera, finalerako sailkatzeko talde bakoitzak irabazitako partidak hartuko dira kontuan eta hori dela eta partida guztietan euren onena eman beharko dute pilotariek, finalerako txartela puntu bakarraren baita egon ahal da eta.
Lehiaketa ekainaren 21etik abuztuaren 2ra luzatuko da, hau da, sei jardunaldi eta finala izango ditu eta denak Zornotzan jokatuko dira, finala barne. Printzipioz, ligaxka ateak itxita jokatuko da eta osasun egoerak hala utziko balu, finala publikoarekin jokatzea da asmoa.
Iker Espinal da kaiolako Elite lehiaketako txapeldun berria
Iker Espinalek 22-18 irabazi zion finala Gaizka Karregali
Oriamendi Torneoan atzeratutako partidua jokatu zen asteartean
Mirubia eta Martirenak mendean hartu zuten Etxarri-Zubiri bikotea 40-39
Urtasun, Prim eta Maia, XXI. Paxaka txapelketan garaile
Urtasun, Prim eta Maiak 9-8 irabazi zieten Irigoien Mindegia eta Itoitzi paxaka txapelketaren finalean