HERRI KIROLAK/SOKATIRA

Pisu astunetan ere Beti Gazte garaile Nafarroako launakako sokatira txapelketan

by | 2022/05/09

Argazkiak: Egursport

Nafarroako 4×4 sokatira txapelketako beste jardunaldi bat lehiatu zen pasa den larunbatean, Antsoainen, non emakumezkoen eta gizonezkoen pisu astunetako txapelak (255 eta 320 kilo, hurrenez hurren) Lesakako Beti Gaztek jantzi zituen.

Beti Gazteko emakumeek tiraldi guztiak irabazi zituzten 255 kiloko lehen jardunaldian eta txapela janzteko faboritoak ziren. Lesakarrekin batera, Amaiur A eta B, Antsoain, Txantrea eta Araxes A lehiatu ziren. Honakoan ere, Beti Gaztek tiraldi guztiak irabazi zituen eta ondorioz 7 puntu erdietsi zituen. Beti Gazteren atzetik, Antsoain (6 puntu), Txantrea (5 puntu), Amaiur A (4 puntu), Amaiur B (2,5 puntu), Araxes A (2,5 puntu) eta Araxes B (1 puntu) sailkatu ziren).  

Emaitza hauekin, sailkapen orokorra honela geratu zen:

1 Beti Gazte 14 puntu

2 Antsoain 12 puntu

3 Txantrea  10 puntu

4 Amaiur A  8 puntu

5 Amaiur B  5,5 puntu

6 Araxes A  4,5 puntu

7 Araxes B  2 puntu

Laukote txapeldunean, Ane Gurrutxaga, Maialen Lopez, Ainhoa Ubiria eta Maria Iantzi aritu ziren, Karmele Pikabea entrenatzaile zutela. 

Gizonezkoen lehian, Beti Gazte, Amaiur, Txantrea, Berriozar eta Antsoain aritu ziren. Hemen ere Beti Gazteko laukoteak tiraldi guztiak irabazi zituen txapela janzteko. Lesakarrek 5 puntu erdietsi zituzten, ondoren Berriozar (4 puntu), Amaiur (3 puntu), Txantrea (2 puntu) eta Antsoain (1 puntu) sailkatu zirelarik.

Sailkapen finala honakoa izan zen beraz:

1 Beti Gazte  10 puntu

2 Amaiur  7 puntu

3 Berriozar  6 puntu

4 Txantrea  5 puntu

5 Antsoain  2 puntu

Beti Gazteko laukotean, Karmelo Mitxelena, Beñardo Iantzi, Iñigo Altzugarai eta Julen Palenzuela aritu ziren tiran, Eneko Saldias entrenatzaile zutela. 

Tiralari helduekin batera, 20 urtez azpikoek eta kadete mailakoek ere lehen jardunaldia jokatu zuten Antsoainen. 20 urtez azpikoetan Berriozar nagusitu zen eta Antsoain A taldearentzat izan zen garaipena.  

Amaitu berri da Euskal Herriko Sega Liga

Amaitu berri da Euskal Herriko Sega Liga

Migel Mari Jauregi Altzo jantzi du gizonezkoen txapela, Ainara Otamendik emakumezkoetan, Josu Mendizabal gazte mutiletan, eta Mattin Etxarrik haurretan