EUSKAL PILOTA/OFIZIALTASUNA

Pilotaren ofizialtasuna Nazioarteko Federazioaren mahai gainean

by | 2023/04/12

Pilotaren ofizialtasuna Nazioarteko Federazioaren mahai gainean

 

Ezohiko Batzar Orokorra deitu du Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioak Euskadiko Federazioak egindako integrazio eskaeraren aurrean barne estatutoak aldatzea proposatzeko.

Aurretik ere eskatu izan du Euskadiko Federazioak Nazioarteko Federazioan onartua izatea, baina lehengo aldiz erabaki du honen Batzordeak Ezohiko Batzar batean eskaera aztertzea.

Nazioarteko erakundean sartu ahal izateko estatutuak aldatu beharko dira aurretik, hauen arabera estatu bakoitzeko federazio bakarra egon daitekeelako. Oraingoan horixe aldatzea proposatuko da, eta ordezkarien gehiengoak erabakiko du aldatu ala ez.

Joan zen urtean Espainiako kongresuak onartutako Kirol Lege berriarekin Espainiako Federazioak ez luke Euskadio Federazioaren integrazioa eragotziko,  «errotze historikoa eta soziala duen kirol espezialitatea» denez gero.

Bueltan dira Zesta Puntako txapelketak

Bueltan dira Zesta Puntako txapelketak

Ostiral honetan, Jai Alai Masters Series Txapelketako lehen finalerdia jokatuko da, Beaskoetxea-Lekerika eta Erkiaga-Aldazabal bikoteen artean