EUSKAL PILOTA/OFIZIALTASUNA
Pilotaren ofizialtasuna Nazioarteko Federazioaren mahai gainean
Pilotaren ofizialtasuna Nazioarteko Federazioaren mahai gainean
Ezohiko Batzar Orokorra deitu du Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioak Euskadiko Federazioak egindako integrazio eskaeraren aurrean barne estatutoak aldatzea proposatzeko.
Aurretik ere eskatu izan du Euskadiko Federazioak Nazioarteko Federazioan onartua izatea, baina lehengo aldiz erabaki du honen Batzordeak Ezohiko Batzar batean eskaera aztertzea.
Nazioarteko erakundean sartu ahal izateko estatutuak aldatu beharko dira aurretik, hauen arabera estatu bakoitzeko federazio bakarra egon daitekeelako. Oraingoan horixe aldatzea proposatuko da, eta ordezkarien gehiengoak erabakiko du aldatu ala ez.
Joan zen urtean Espainiako kongresuak onartutako Kirol Lege berriarekin Espainiako Federazioak ez luke Euskadio Federazioaren integrazioa eragotziko, «errotze historikoa eta soziala duen kirol espezialitatea» denez gero.
[EGUNERAKETA] Euskal Pilota Federazioaren ofizialtasun eskaera aztertuko du aurrenekoz nazioarteko erakundeak https://t.co/tV1z8ED56c pic.twitter.com/SZznBMRSEV
— naiz: Kirolak (@naiz_kirolak) April 11, 2023
Euskadiko Euskal Pilota Federazioak Nazioarteko Federazioko kide izateko eskaera egin du, eta hark proposatu du 90 eguneko epean ezohiko batzar bat egitea Mexiko Hirian, horri buruz eztabaidatzeko.@julen1977 https://t.co/hzDhulZUQH
— Berria.eus (@berria) April 11, 2023
BIDEOA |▶️ Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak Euskadiko Federazioa kide ofizial gisa onartu edo ez bozkatuko du.
👉 https://t.co/HHi2e9vyjn#GureanGaur #Kirolak @FIPVOficial #Pilota
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) April 11, 2023
⚾️ PILOTA | Euskadiko Federazioa kidetzat hartzea eztabaidatuko du Pilotako Nazioarteko Federazioakhttps://t.co/HxoYSYQIIV
— EITB Kirolak (@eitbkirolak) April 11, 2023
Enrique Abril Errebote Txapelketaren aurreneko partidak jokatu dira
Eguraldiak baimentzen badu, lehenengo faseko ligaxka irailak 20-urriak 18 bitartean egingo da
Urrizak zazpigarrenez irabazi du buruz buruko txapela
Iruindarrak zazpigarren txapela eraman zuen etxera, Kutxabank Torneoko finalean Endika Urrutiari 30 eta 27 irabazi ondoren
II. San Migel Xare Irekiko finalerdiak erabakita
Finalerdiak irailaren 26an: Lopetegi-Karrikaburu vs Borteyru III-Sistiage eta Etxeberri-Funosas vs Driolet-Moncada