EUSKAL PILOTA
Paxaka txapelketako laugarren jardunaldia jokatu dute Iruritan
Laxoa elkarteak antolatutako 21. Paxaka txapelketako laugarren jardunaldia jokatu zuten igande arratsaldean Iruritako Aranabia pilotalekuan. Dagoeneko aurreneko faseko azken txanpan sartua da txapelketa, izan ere, datorren igandean lehen faseko bosgarren eta azkeneko jardunaldia jokatuko dute eta finalerdietan arituko diren lau hirukoteak zeintzuk izango diren jakingo da.
Pasa den igandeko emaitzak:
-Manu Irigoien (Erratzu) – Mikel Mindegia (Arraioz) – Kaiet Itoitz (Erratzu), 5; Gorka Urtasun (Irurita) – Egoitz Prim (Irurita) – Juan Mari Maia (Elizondo), 9
-Oskar Urrutia (Irurita) – Aritz Alunda (Arraioz) – Mikel Sagaseta (Irurita), 9; Jon Apeztegia – Iban Santesteban – Mikel Telletxea (Doneztebe), 5
-Xabi Barberena – Guillermo Etxenike – Miguel Angel Iñarrea (Irurita), 9; Ioritz Zelaieta – Laurendi Zelaieta – Iker Bereau (Oiz), 5
Arestian esan bezala, bosgarren jardunaldia datorren igandean, urtarrilak 24, jokatuko dute Iruritan eta bertan erabakiko dira hilaren 31an jokatuko diren finalerdietarako txartelak. Finala otsailaren 6an jokatzekoa da.
Momentuz, Doneztebeko taldeak jokatu dituen lau partidak galduak ditu eta ezinezkoa du finalerdietan sartzea. Oizkoak bi irabaziak dituen arren, zail izango du sailkatzea. Itxura batean, baztandarrek jokatuko dituzte finalerdiak, baina aipatu bezala, igandeko jardunaldiaren ondotik ikusiko da.
Bosgarren jardunaldiko partidak:
-Igandean 16:00etan: Manu Irigoien (Erratzu) – Mikel Mindegia (Arraioz) – Kaiet Itoitz (Erratzu) vs. Jon Apeztegia – Iban Santesteban – Mikel Telletxea (Doneztebe),
-Igandean 17:00etan: Oskar Urrutia (Irurita) – Aritz Alunda (Arraioz) – Mikel Sagaseta (Irurita) vs. Xabi Barberena – Guillermo Etxenike – Miguel Angel Iñarrea (Irurita)
-Igandean 18:00etan: Gorka Urtasun (Irurita) – Egoitz Prim (Irurita) – Juan Mari Maia (Elizondo) vs. Ioritz Zelaieta – Laurendi Zelaieta – Iker Bereau (Oiz)
XXI. Paxaka txapelketa
Sei hirukotek eman dute izena Laxoa Elkarteak antolatutako paxaka txapelketaren 21. edizioan. Oiztik eta Doneztebetik hirukote bana eta Baztango pilotariak nahasiak izango dituzten beste lau talde.
Txapelketa 6 taldek osatuko dute beraz:
Manu Irigoyen, Mikel Mindeguia eta Kaiet Itoiz.
Oskar Urrutia, Aritz Alunda eta Mikel Sagaseta.
Xabier Barberena, Guillermo Etxenike eta Miguel Angel Iñarrea.
Gorka Urtasun, Egoitz Prim eta Juan Mari Maia.
Oitzeko taldea.
Doneztebeko taldea.
Lehen fasearen ondotik, lau lehenbizikoek finalerdiak jokatuko dituzte urtarrilaren 31n eta finala otsailaren 6an izanen da.
Iazko edizioan, Irigoien-Mindegia-Salaburu txapeldunak
Manu Irigoienek (Erratzu), Mikel Mindegiak (Arraioz) eta Joxe Mari Salaburuk (Irurita) irabazi zuten XX. Paxaka txapelketa Iruritako “Aranabia” pilotalekuan jokatutako finalean 9 joko eta 5 Oskar Urrutia, Egoitz Prim eta Miguel A. Iñarrea iruritarrei irabazi ondoren.
Astebukaeran hasi da Euskal Herriko Ezker Paretako txapelketa
Euskal Herri osoko 74 klubek jokatuko dute aurtengo txapelketa eta guztira 190 bikote eta 550 pilotari arituko dira lehian
Emakume Master Laboral Kutxa-EiTB torneoa jokatu da igandean Berrizen
Kaiolan Leire Garaik irabazi du eta pilota goxuko binakakoan Agirre-Etxaniz bikoteak jantzi du txapela
Binakako Txapela jantzi dute Urrizak eta Larrañagak
Javi Urrizak eta Iban Larrañagak irabazi dute erremonteko Binakako Txapelketa, finalean Matxin III.a eta Barrenetxea IV.a 37-40 menderatuta