HERRI KIROLAK/AIZKORA
Patxi Mindegia eta Joxean Etxeberria, Binakako Aizkora Txapelketako finalera
Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako hogeita bigarren edizioko zazpigarren jardunaldia jokatu zuten pasa den larunbatean, otsailaren 13an, Arabar Errioxako Bilar herriko plazan, bertan Joxean Etxeberria-Patxi Mindegia eta Xabier Zaldua-Luis Txapartegi bikoteek neurtu zituztelarik indarrak.
Lehia estua egon zen baina azkenean Joxean Etxeberria eta Patxi Mindegiak 41 segundo azkarrago amaitu zituzten lanak, 25 minutu eta 08ko denbora baliatu zutelarik. Xabier Zalduak eta Luis Txapartegik berriz, 25 minutu eta 49 segundoko denbora egin zuten.
2022 Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa, 7. jardunaldia
Joxean Etxeberria-Patxi Mindegia, 25 minutu eta 08 segundo: erloju kontra 1´06´´ eta 53´´, zutik 1´53´´, abiadura 4´32´´, zutik/etzanda 3´11´´, azken proba 13´33´´.
Xabier Zaldua-Luis Txapartegi, 25 minutu eta 49 segundo: erloju kontra 49´´ eta 59´´, zutik 1´55´´, abiadura 4´17´´, zutik/etzanda 3´24´´, azken proba 14´25´´.
Harrijasotzeari dagokionez, Emakumezkoen harri-jasotze txapelketako goi mailan Lucia Orbe aritu zen 63na kiloko hiru harriekin. Guztira 50 jasoaldi burutu zituen, 20 zilindroari, 9 kubikoari eta 21 bolari. Gazteen mailan, Oihane Parra ibili zen lan betean baina zilindroari bigarren altxaldia ematerakoan lesionatu egin zen. Zortzi Arroako Hiru Harri txapelketan Jagoba Otaegi aritu zen ehun kiloko hiru harrirekin, zilindro zaharra, kubikoa eta borobila, bina minutuko txandetan.
Izetatarrek eta Arruti-Orbek irabazi dute euskal pentatloia
Jexuxmari Iruretagoiena Izeta III.a-Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a eta Garazi Arruti-Lucia Orbe garaile Binakako Euskal Pentatloian
Sega Ligako lehen bi jardunaldiak jokatu dira
Ligako hirugarren eta azken saioa Etxalekun jokatuko da uztailaren 3an, bertan erabakiko direlarik txapelak
Herri Kirol Txapelketen finalak jokatu ziren igandean Lekunberrin
Aizkoran Hodei Ezpeleta nagusitu zen eta harri-jasotzen Urdax Magunazelaia eta Karmele Gisasola