EUSKAL PILOTA
Pala Ligaren bigarren eta hirugarren jardunaldiak jokatuko dira asteburuan
Argazkiak: Innpala
Kutxabank Pala Ligaren bigarren eta hirugarren jardunaldiak jokatuko dira ostiralean eta igandean, hurrenez hurren
Pasa den asteburuan ziren jokatzekoak jardunaldi hauek baina bi palistek positibo eman zuten COVID19 gaitza hautemateko proban eta horrenbestez isolatuak egon beharra zuten. Bi pilotari hauetaz aparte, haiekin kontaktu zuzenean egondako beste palista batzuek ere berrogeialdian jarri ziren nahiz eta positibo ez eman.
Azkenean, astebukaera honetan jokatuko dira aipatutako norgehiagokak: ostiralean, azaroak 20, arratsaldeko 19:00tan, Fusto-Urrutia vs Necol-Gordon, eta igandean, azaroak 22, eguerdiko 12:00tan, Necol-Gordon vs Garate-Ibai Pérez eta Fusto-Urrutia vs Ibarguren-Ibargaray.
Txapelketako lehendabiziko jardunaldian honako partidak izan ziren: Gaubeka-Del Rio vs Necol-Gordon eta Garate-Ibai Perez vs Ibarguren-Ibargarai.
Hasierako partiduan, Garate-Ibai Perez bikotea 3-0 nagusitu zitzaion Ibarguren-Ibargaray bikoari (10-6,10-3,10-7). Partiduko izarra Ibai Perez izan zen, pilota guztiak eraman zituen eta gainera sakeare min haundia egin zuen. Bikote urdina aldiz, ez zuen bere ohiko maila erakutsi eta garaipena eskuratzetik urruti egon ziren uneoro.
Arratsaldeko bigarren norgehiagokan, Asier del Rio Lezamako 22 urteko gaztearen debuta eman zen, Larrabetzuko klubean hazitako pilotaria aurrenekoz aritu baitzen Innpalako koadroan. Debutariak maila bikaina erakutsi bazuen ere, azkenean ez zuten lortu Necol-Gordon bezalako bikote indartsua mendean hartu eta gutxigatik bada ere ezin izan zuten garaipena eskuratu. Gaubeka eta Del Riok 2 joko irabazi zituzten eta Necol eta Gordonek 3 (10-9,5-10,10-7,7-10,9-10).
Kutxabank Liga 20-21
Lehiaketa honek pala denboraldi berria irekiko du eta guztira, bost bikotek hartuko dute parte: Gaubeka-Del Rio, Garate-Ibai Perez, Necol-Gordon, Fusto-Urrutia eta Ibarguren-Ibargaray.
Bikote guztiek bi aldiz jokatuko dute elkarren aurka hamar jardunaldi izango dituen ligaxkan. Ligaxkako bikote onena zuzenean sailkatuko da urtarrilak 9ko finalera eta bigarren eta hirugarren amaitzen duten bikoteek, aldiz, kanporaketa bat jokatuko dute urtarrilaren 2an finalerako bigarren txartelaren bila.
Sailkapen nagusiari begira, kontutan hartu behar da neurketak hiru joko irabaztera jokatzen direla, eta bikote bakoitzak egindako joko adina puntu jasoko dituela sailkapenean.
Bikoteak:
- Gaubeka-Del Río
- Garate-Ibai Pérez
- Necol-Gordon
- Fusto-Urrutia
- Ibarguren-Ibargarai
Egutegia:
Aurreneko fasea, azaroaren 7tik abenduaren 31ra arte
Finalerdia, 2021ko urtarrilaren 2an
FInala, 2021ko urtarrilaren 9an
Euskal Pilota Selekzioa pozik Europako “llargues” txapelketan egindakoarekin
Euskal Pilota Selekzioak itxura bikaina eman du Europako kluben arteko Llargues Champions 2019 txapelketan
Euskal Pilota Selekzioak parte hartuko du Europako “llargues” txapelketan
Asteburu honetan jokatuko da Italiako Toscana eskualdean
Euskal Pilotak ofizialtasuna eskatu dio Nazioarteko Federazioari
Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eskatu diote Euskal Pilotaren ordezkariek Euskal Pilota Nazioarteko Federazioari