LASTERKETAK
Pablo Benito Garciak eta Montserrat Sanchez de las Matasek irabazi dute Gasteizko Maratoia
Pablo Benito Garciak eta Montserrat Sanchez de las Matasek irabazi dute igande honetan EDP Vitoria-Gasteiz Martin Fiz Maratoiko proba erregina
Bi urteko etenaldiaren ondoren, EDP Vitoria-Gasteiz Martin Fiz Maratoia Gasteizko kaleetan izan da 18. edizioan. Aurten, Cervantes pasealekuan zegoen irteera, eta lasterketari ilusioz aurre egiten zioten 2.500 lasterkari hartu ditu. Espero baino euri gutxiago eginda eta aparteko gertaerarik gabe iritsi dira parte-hartzaileak helmugara.
42 kilometroko proba nagusiari dagokionez, Pablo Benito Garcia (2:23:07) eta Madrileko Montserrat Sanchez de las Matas (3:12:51) izan dira garaileak.
Pablo Benitok amaierara arte borrokatu behar izan zuen garaipena lortzeko. Izan ere, Marc Hurtado taldekideak, 17. edizioko irabazleak, ez zion lasterketa batere erraz jarri Martín Fizen ilobari. Bi lasterkariek zirkuitua ia parean osatu zuten baina azken txanpan, Cervantes pasealekuan, Pablo Benito Garciak lehen postua lortu zuen 2:28:38 denborarekin, EDP Vitoria-Gasteiz Martin Fiz Maratoiko txapeldun berriaren titulua eskuratuz. Marc Hurtado katalana bigarren postuan geratu zen (2:29:03) eta podiuma Alberto Franco gipuzkoarrak itxi osatu zuen, 2:34:40 denborarekin.
Emakumezkoetan berriz, lehena Madrileko Montserrat Sanchez de las Matas izan zen (03:12:51). Bigarren postuan, madrildarra hau ere, Laura Galiano Lopez (03:19:14) helmugaratu zen eta hirugarren postua Argider Txurrukarentzat izan zen (03:46:17).
SAILKAPENAK
Gizonezkoak
1 PABLO BENITO GARCIA 2:28:40
2 MARC HURTADO SABATER 2:29:04
3 ALBERTO FRANCO GARCIA 2:34:44
4 MANUEL BERGUÑO GUTIÉRREZ 2:35:27
5 ANDER BARRIO DE RIOJA 2:36:53
Emakumezkoak
1 MONTSERRAT SANCHEZ DE LAS MATAS PENA 3:12:51
2 LAURA GALIANO LOPEZ 3:19:14
3 ARGIDER TXURRUKA ELGETA 3:46:17
4 ROCIO LOPEZ TRELLES 3:47:31
5 BEGOÑA VILLAS MIGUEL 3:51:50
21 kilometroko Maratoi erdian, Elena Loyo atleta olinpikoak hegan egin zuen Gasteizko kaleetan eta 1:18:19ko denboran egin zituen 21 kilometroak. Ondoren, Arrate Mintegui gasteiztarrak zeharkatu zuen helmuga 1:22:59 denborarekin eta jarraian Ane Alberdi helmugaratu zen (1:29:30).
Gizonetan, Raul Gandara kantabriarra sartu zen lehenengo 1:10:25 denborarekin, Diego Pascual bizkaitarra bigarren (1:11:04) eta Ander Lazcano gipuzkoarra hirugarren (1:11:12).
Azkenik, 10 kilometroko Herri-lasterketan helmuga zeharkatu zuen lehen lasterkaria Gustavo Sanchez izan zen, 0:32:47an erlojupekoa gelditu baitzuen, eta atzetik Francisco Javier Menta Martínez (0:32:55) eta Roberto Duque (0:34:33) sailkatu ziren.
Emakumeetan, Pilar Moran izan zen 10k distantziako lehen emakumea, 0:38:00ko denbora eginda. Gasteiztarraren atzetik Izaro Rubio iritsi zen 0:38:28 denborarekin, eta, podiuma Diana Vecillasek itxi zuen (0:39:01).
Euskal Herria Mendi Erronka bertan behera utzi dute
Ekainaren 5erako aurreikusita zegoen Leitzako mendi lasterketa ezaguna ezingo da aurten egin eta dagoeneko 2022ra begira jarri dira antolatzaileak
Abendura atzeratu dute Amurrioko krosaren edizio berria
Urtarrilaren 31n egitekoa zen Oinkariak Atletismo Taldeak antolatutako lasterketaren III. edizioa, baina abenduaren 12ra atzeratu dute
Zornotzako Nazioarteko Krosaren edizio berria urrian jokatuko da
Urtarrilaren 10erako aurreikusita zegoen lasterketaren 67. edizioa ez da hasierako data horretan egingo