FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA
Otsaileko batzarrean baieztatuko du Euskadiko Futbol Federakundeak ofizialtasun eskaera
Otsaileko batzarrean baieztatuko du Euskadiko Futbol Federakundeak ofizialtasunaren eskaera
Euskadiko Futbol Federakundeak otsailean egingo duen batzarreko gai-zerrenda sartuta dago Euskal Selekzioaren ofizialtasun eskaera baieztatu eta egin beharreko tramiteak bideratzea. Hartara, Zuzendaritza Batzordeak bete egingo du 2018ko abenduaren 12an Durangon egindako Batzar Orokorrean hartu zen erabakia. Lehen pausoa, Federakundearen Nazioarteko Ofizialtasuna eskatzea izango da. Espainiako Futbol Federazioari eta FIFAri luzatuko die eskaera.
EUSKADIKO FUTBOL FEDERAKUNDEAREN BATZAR OROKORRA https://t.co/tZgZ849y9K
— EFF-FVF (@EFF_FVF) December 12, 2018
Batzar Orokorrak bozketa sekretuz erabakia hura derrigorrez bete beharreko pausoa zen orain Federakundeko Zuzendari Batzordeak emango duena. Denbora honetan guztian gaia mahi gainean egon da, eta sektore ugaritik egon da pausuak behingoz ematen hasteko aldarrikapena. Kontrako presioak ere ugari eraman behar izan ditu Luis Mari Elustondok hartutako erabakiak gauzatu ez zitzan.
Hasteko, Jose Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko buruak dimisioa emateko eskatu zion, «duintasunagatik», Euskadiko Federazioko Batzar Orokorrak harturiko ofizialtasunaren eskaeraren harira.
Joan zen hilean ere, 199ko abenduan, Bizkaiko eta Arabako Futbol Federazioetako presidente Jose Ignacio Gomez Mardones eta Pedro Maria Solaun Arzuagak Luis Mari Elustondoren dimisioa eskatu dute. Arrazoia, beraien esanetan, Venezuelako eta Euskal Selekzioaren arteko partida kudeatzeko egindako akatsak izan ziren. Hala ere, eskaera nondik zetorren ikusita leku askotatik aipatu izan da Euskal Selekzioaren ofizialtasun eskaerarekin lotuta zegoela.
Federazioen barruko gorabeherak tartean urtearen amaieran zabaldu zen Pedro Sanchezen inbestidurarako akordioa izenpetu zutela EAJk eta PSOEk Espainiako Kongresuan. Eta akordio horren barruan sartzen zela Euskal Selekzioen ofizialtasuna onartzeko bideak zabaltzea.
✅ Akordioaren ardatzen artean ➡️ 6. Kirol selekzioak. Akordioaren arabera, «behar besteko bideak» irekiko dira «kirolaren eta kulturaren esparruan Euskadik nazioarteko ordezkaritza izan dezan bultzatzeko». @GotzonH @berria https://t.co/mj3onN5CTg
— Euskal Herria Kirola (@ehkirola) December 31, 2019
Zalantzarik gabe, oraingo erabakiarekin, zabaldu egingo da Euskadiko Futbol Federazioaren bultzada, eta ikusiko da zenbateraino gauzatuko den PSOE-EAJ arteko akordioa. Azken batean, Euskal Selekzioen nazioarteko ofizialtasuna eskuratuko badugu guztion bultzada beharko dugu.
Futbola
[XIV.EHKopa] A finalak
Reala-Athletic, irailaren 1ean, Berazubin (Tolosa)
[XIV.EHKopa] Aurtengo edizioaren finalen aurreko aurkezpena
Asteburu honetan jokatuko dira aurtengo edizioaren finalak
[XIV.EHKopa] Athletic izango da finalean
Reala-Athletic izango dugu aurtengo XIV.EHKopako edizioaren finalean. Irailaren 1ean jokatuko da Berazubin (Tolosa)