EUSKAL PILOTA
Ostiral honetan hasiko da Aretan 2020ko E.H-ko 4 1/2-ko Elite txapelketa
Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak, Laudio Udala eta Herriaren pilota Elkartearekin batera antolatzen duen 4 1/2-ko Elite txapelketa, ostiral honetan, abenduak 18, hasiko da Aretan, aurreneko finalaurdena jokatuta: Aurrekoetxea (Lemoa) vs Maiz (Behar-Zana).
Egoera normalean azaroan zehar jokatzen den Eliteko txapelketa hau abenduan jokatzen hasi eta arazorik baldin ez badago otsailaren 12an bukatuko da. Bertan 8 pilotarik parte hartuko dute eta kopa sistemako formatuan jokatuko dute.
Txapelketa honetan parte hartzeko irizpideak 2019ko azaroaren 30an ospatutako Batzar Orokorrean onartu ziren:
-4 pilotari: Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako federazioek antolatzen dituzten aurreko denboraldiko 4 ½ txapelketetako txapeldunak. Federazioren batek txapelketa antolatzen ez badu bere lurraldeko pilotari bat hautatu beharko du lurraldeko ordezkari gisa.
-2 pilotari: aurreko denboraldiko ezker paretako 4 ½-ko Elite txapelketako finalistak.
-2 pilotari: irizpide teknikoz.
Aurtengo txapelketaren egutegia honela antolatuko da:
Lehengo final-laurdena: 2020/12/18 Aurrekoetxea (Lemoa) vs Maiz (Behar-Zana).
Bigarren final-laurdena: 2021/01/08 Espinal (Uharte) vs Ibañez (Zaramaga).
Hirugarren final-laurdena: 2021/01/15 Karregal (Adiskide) vs Ongay (Irurtzun).
Laugarren final-laurdena: 2021/01/22 J. Alberdi (Tolosa) vs A. Etxebarria (Lemoa).
Lehenengo finalerdia: 2021/01/29. 1. final-laurdeneko irabazea vs 2. final-laurdeneko irabazlearen aurka.
Bigarren finalerdia: 2021/02/05 3. final-laurdeneko irabazlea vs 4. final-laurdeneko irabazlearen aurka.
Finala: 2021/02/12
COVID-19ak sortutako osasun larrialdiaren ondorioz, momentu honetan, txapelketa ikuslerik gabe jokatu beharko da, baina Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako sare sozialetan, streaming bidez ikusteko aukera egongo da eta finala ETBtik emango da.
50. Urteurrena Txapelketako azken jardunaldia jokatu da
Juanenea eta Endika finalera sailkatu dira eta Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a kanpoan geratu dira
Euskal Herriko Pala Txapelketako aurreneko partidak jokatu dira
Etenaldiaren osteko lehenengo jardunaldia jokatu zen uztailaren 4ean eta 5ean, eta hurrengoa datorren asteburuan izango da
Plazandreak Torneoko lehen jardunaldia jokatu zen iragan asteburuan
Olatz Arrizabalagaren kaiolako bi puntuei esker, Reyes Azkoitiaren taldea izan da txapelketako lehen jardunaldiko garailea