FUTBOLA / VII. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Osasuna – Reala, ostiralean
Osasuna – Reala
Ostiralean jokatuko da Osasuna eta Realaren arteko partida, apirilaren 28an, gaueko 21:00etan hasita, Sadar fubol zelaian. VII. Euskal Herria Txapela 2022-23 edizioaren bosgarren partida izango da.
Abenduaren 31n jokatu zen Reala-Osasuna elkarren arteko lehen bueltako partida, eta orduko hartan Reala 2-0 nagusitu zen.
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23
Aurtengo edizio honetan hiru talde ari dira Txapela eskuratzeko lehian: Athletic, Reala eta Osasuna. Izan ere, 2021-22 denboraldian, Alaves jaitsi egin zen Espainiako Ligako 2. mailara, eta Euskal Herria Txapela lehen mailan diharduten taldeen artean jokatzen da, ezinbestez. Hiru talde izanik, sei partida jokatuko dira finalerako sailkatzeko fasean. Larunbatekoa aurtengo laugarren norgehiagoka izan doa. Finala, lehenengo bien artean jokatuko da.
Sailkapena
Bigarren bueltako bigarren partidaren aurrean, Reala sendo ageri da buruan VII. Euskal Herria Txapelaren 2022/22 edizio honetako sailkapenean, sei punturekin. Athleticek gora egin zuen azken partida irabazita eta finala jokatzeko urrats sendoa eman hiru puntuak eskuratuta. Osasuna, aldiz, puntu bat eskuratu du orain arte, partida bat gutxiago jokatuta baina.
Dagoeneko Reala sailkatuta dago finalerako, baina finaleko bigarren postua erabakitzeke dago. Bai Osasunak eta bai Athleticek, biek ala biek aukera dute oraindik finalera iristeko, bai eta lehen postua eskuratzeko ere.
Hurrengo partidak
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren hurrengo partidak, bigarren bueltako azkenak, alegia:
- Osasuna – Reala. Apirilaren 30eko aseburuan jokatuko da, eguna eta ordua oraindik zehazteke dagoelarik.
- Osasuna – Athletic. Maiatzaren 24ko aseburuan jokatuko da, eguna eta ordua oraindik zehazteke dagoelarik.
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22
Athleticek irabazi zuen Euskal Herria Txapelaren azken edizioa, eta bera dugu Txapelaren jabea, aurtengo lehiaketa amaitu artean.
Webgune honetako artxiboetaz aparte, Euskal Herria Txapelako datu guztiak eskuragarri daude euskal wikipedian.
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG |
---|---|---|---|---|---|---|---|
REALA | 9 | 4 | 3 | 0 | 1 | 7 | 3 |
OSASUNA | 4 | 4 | 1 | 1 | 2 | 2 | 4 |
ATHLETIC | 4 | 4 | 1 | 1 | 2 | 3 | 5 |
NOIZ | TALDEA | TALDEA | |
---|---|---|---|
2022.12.31 | Reala | Osasuna | |
2023.01.09 | Athletic | Osasuna | |
2023.01.14 | Reala | Athletic | |
2023.04.16 | Ahletic | Reala | |
2023.04.30 | Osasuna | Reala | |
2023.05.25 | Osasuna | Athletic |
Euskal Herria Txapela
Larunbatean, VIII. EH Txapelako lehen partida: Osasuna – Athletic
Larunbatean, abuztuak 19, jokatuko da, arratsaldeko 21:30ean hasita, Sadarren
Finaleko saridunak
VII.Euskal Herria Txapelako finalean lau sari zozkatu genituen ikusleen artean. Hemen nori egokitu zaien
VII. Euskal Herria Txapelako finala: Reala 1 – 3 Osasuna
Bigarren txapela eraman du Osasunak etxera, Catanak sartutako hiru golez baliatuta
Reala – Osasuna finalean, uztailaren 21ean
Gaur aurkeztu da VII. Euskal Herria Txapela – Euroeskualdea Kopako finala. Irungo Gal futbol zelaian jokatuko da.
Uztailaren 21ean jokatuko da VII. Euskal Herria Txapelako finala
Irungo GAL Stadiumean jokatuko da, arratsaldeko 20:45ean hasita.
Osasuna 2-0 Athletic
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren azken partida izan da. Finalean izango da Osasuna, Realaren aurka Txapela jokoan.