FUTBOLA / VII. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Osasuna – Reala, ostiralean

by | 2023/04/24

Osasuna – Reala

Ostiralean jokatuko da Osasuna eta Realaren arteko partida, apirilaren 28an, gaueko 21:00etan hasita, Sadar fubol zelaian. VII. Euskal Herria Txapela 2022-23 edizioaren bosgarren partida izango da.

Abenduaren 31n jokatu zen Reala-Osasuna elkarren arteko lehen bueltako partida, eta orduko hartan Reala 2-0 nagusitu zen.

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23

Aurtengo edizio honetan hiru talde ari dira Txapela eskuratzeko lehian: Athletic, Reala eta Osasuna. Izan ere, 2021-22 denboraldian, Alaves jaitsi egin zen Espainiako Ligako 2. mailara, eta Euskal Herria Txapela lehen mailan diharduten taldeen artean jokatzen da, ezinbestez. Hiru talde izanik, sei partida jokatuko dira finalerako sailkatzeko fasean. Larunbatekoa aurtengo laugarren norgehiagoka izan doa. Finala, lehenengo bien artean jokatuko da.

Sailkapena

Bigarren bueltako bigarren partidaren aurrean, Reala sendo ageri da buruan VII. Euskal Herria Txapelaren 2022/22 edizio honetako sailkapenean, sei punturekin. Athleticek gora egin zuen azken partida irabazita eta finala jokatzeko urrats sendoa eman hiru puntuak eskuratuta. Osasuna, aldiz, puntu bat eskuratu du orain arte, partida bat gutxiago jokatuta baina.

Dagoeneko Reala sailkatuta dago finalerako, baina finaleko bigarren postua erabakitzeke dago. Bai Osasunak eta bai Athleticek, biek ala biek aukera dute oraindik finalera iristeko, bai eta lehen postua eskuratzeko ere.

Hurrengo partidak

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren hurrengo partidak, bigarren bueltako azkenak, alegia:

  • Osasuna – Reala. Apirilaren 30eko aseburuan jokatuko da, eguna eta ordua oraindik zehazteke dagoelarik.
  • Osasuna – Athletic. Maiatzaren 24ko aseburuan jokatuko da, eguna eta ordua oraindik zehazteke dagoelarik.


VI. Euskal Herria Txapela 2021/22

Athleticek irabazi zuen Euskal Herria Txapelaren azken edizioa, eta bera dugu Txapelaren jabea, aurtengo lehiaketa amaitu artean.

Webgune honetako artxiboetaz aparte, Euskal Herria Txapelako datu guztiak eskuragarri daude euskal wikipedian.

 

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23

2022/23

VII. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
REALA9430173
OSASUNA4411224
ATHLETIC4411235
NOIZTALDEA
EMAITZA
TALDEA
2022.12.31Reala
2 - 0
Osasuna
2023.01.09Athletic
0 - 0
Osasuna
2023.01.14Reala
3 - 1
Athletic
2023.04.16Ahletic
2 - 0
Reala
2023.04.30Osasuna
0 - 2
Reala
2023.05.25Osasuna
2 - 0
Athletic

Euskal Herria Txapela

Reala-Osasuna, bertan behera

Reala-Osasuna, bertan behera

Bertan behera gelditu da Reala-Osasuna, zein martxoaren 21ean jokatzeko ziren Alaves-Reala eta Eibar-Athletic. Ikusteko dago horren ondoren zer egingo den

Igandean, Reala-Osasuna

Igandean, Reala-Osasuna

Igandean, martxoak 15, jokatuko da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamaseigarren jardunaldia. Ateak itxita jokatuko da, koronabirusa dela eta

Reala, nagusi sailkapenean

Reala, nagusi sailkapenean

Bigarren bueltako bost partida jokatuta, Reala nagusi da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren sailkapenaren buruan. Bigarrena, Athletic da

Eibar 1-2 Reala

Eibar 1-2 Reala

Realak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako bosgarren partida. Koronabirusi aurre egiteko neurriak direla eta, publikorik gabe jokatu da neurketa