FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Osasuna 2-0 Athletic
Argazkia: osasuna.es
Osasuna 2-0 Athleltic
FITXA TEKNIKOA:
OSASUNA: Aitor Fernandez; Peña, Aridane, David Garcia, Manu Sanchez; Torro; Barja (Ruben Garcia, 69. min), Moncayola (Pablo Ibañez, 81. min), Aimar (Iker Muñoz, 88. min), Abde (Diego Moreno, 88. min); Budimir (Kike Garcia, 79. min).
ATHLETIC: Agirrezabala; De Marcos, Vivian, Paredes (Lekue, 81. min), Yuri; Zarraga (Guruzeta, 56. min), Vesga; Nico Williams (Sancet, 56. min), Muniain (Raul Garcia, 79. min), Berenguer; et Iñaki Williams (Ares Djalo, 81. min).
GOLAK:
1-0 : 50. min: Budimirrek.
2-0 : 70. min: Torrok
EPAILEA:
Muñiz Ruiz. Txartel horia atera die Torro, Budimir, Pablo Ibañez, De Marcos, Berenguer eta Vivian jokalariei.
BESTELAKOAK:
VII.Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren sailkapen faseko azken partida. 19.830 ikusle izan dira harmailetan.
Osasuna 2-0 Athleltic
Osasunak irabazi du VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren azken partida eta, horrenbestez, emaitza honekin, hiru puntu eskuratuta, sailkapeneko bigarren postuan kokatu da. Gauzak horrela, finala, Reala eta Osasunaren artean jokatuko da, oraingo txapelduna, Athletic, Txapela berriro eskuratzeko lehiatik kanpo gelditu delarik. Dagoeneko bi aldiz elkarren kontra aritu dira Osasuna eta Reala Euskal Herria Txapelaren finaletan: 2020ko edizioan Realak 1-0 irabazi zuen Anoetan eta, 2021eko edizioan, Osasuna garaile izan zen, 3-1 Irungo Gal Stadimean.
🏁 AMAIERA#OsasunaAthletic pic.twitter.com/0Zt0pxCQUP
— C. A. OSASUNA (@Osasuna_eus) May 25, 2023
🔚 𝗔𝗠𝗔𝗜𝗘𝗥𝗔
Athleticek Osasunaren zelaian galdu du.#OsasunaAthletic #AthleticClub 🦁 pic.twitter.com/nECHGz8k7w
— Athletic Club (@athletic_eus) May 25, 2023
Sailkapena
Hiru talde aritu dira VII. Euskal Herria Txapela 2023 edizio honetan. Realak 9 puntu eskuratu ditu, Osasunak 4, eta Athleticek ere 4. Dena dela, elkarren kontrako bi partiden emaitzak kontutan hartuta, Osasuna aurretik sailkatu da, San Mamesen urtarrilaren 9an jokatutako partida 0-0 berdinketarekin amaitu baitzen.
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG |
---|---|---|---|---|---|---|---|
REALA | 9 | 4 | 3 | 0 | 1 | 7 | 3 |
OSASUNA | 4 | 4 | 1 | 1 | 2 | 2 | 4 |
ATHLETIC | 4 | 4 | 1 | 1 | 2 | 3 | 5 |
Finala
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren finala non jokatu lehenengo sailkatuari dagokio aukeratzea, etxeko talde izaera izango baitu finalean. Kasu honetan Realak esan beharko du non jokatu.
Datari dagokionez oraindik zehazteke dago. Talde bien disponibilitatearen arabera finkatuko dira finalaren eguna eta ordua.
Wikipedia
Webgune honetako artxiboetaz aparte, Euskal Herria Txapelako datu guztiak eskuragarri daude euskal wikipedian.
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG |
---|---|---|---|---|---|---|---|
REALA | 9 | 4 | 3 | 0 | 1 | 7 | 3 |
OSASUNA | 4 | 4 | 1 | 1 | 2 | 2 | 4 |
ATHLETIC | 4 | 4 | 1 | 1 | 2 | 3 | 5 |
NOIZ | TALDEA | TALDEA | |
---|---|---|---|
2022.12.31 | Reala | Osasuna | |
2023.01.09 | Athletic | Osasuna | |
2023.01.14 | Reala | Athletic | |
2023.04.16 | Ahletic | Reala | |
2023.04.30 | Osasuna | Reala | |
2023.05.25 | Osasuna | Athletic |
Reala 0-1 Osasuna
VIII. Euskal Herria Txapelaren zortzigarren partida izan da. Hurrengoa, Osasuna-Alaves, martxoaren 3ko asteburuan.
Reala-Osasuna, otsailaren 10ean
VIII. Euskal Herria Txapelaren zortzigarren partida izango da. Hurrengoa, Osasuna-Alaves, martxoaren 3ko asteburuan jokatuko da
Athletic 2-1 Reala
VIII. Euskal Herria Txapelaren zazpigarren partida izan da. Hurrengoa, Reala-Osasuna, otsailaren 11ko asteburuan.