FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Osasuna 0-2 Reala

Argazkia: osasuna.es
Osasuna 0-2 Reala
FITXA TEKNIKOA:
OSASUNA: Sergio Herrera; Peña (Ruben Garcia, 69. min), Aridane, Juan Cruz, Manu Sanchez; Iker Muñoz (Torro, 74. min); Kike Barja (Chimy Avila, 69. min), Moncayola, Aimar (Ibañez, 74. min), Moi Gomez; Kike Garcia. (Budimir 61. min).
REALA: Remiro; Aritz (Gorosabel, 77. min), Zubeldia, Le Normand, Aihen; Zubimendi; Merino, Silva (Brais, 77. min), Barrene (Kubo, 64. min); Carlos (Sorloth, 64. min), Cho. (Oyarzabal, 46. min).
GOLAK:
0-1 : 6. min: Sergio Herrerak, bere atean.
0-2 : 90. min: Take Kubo.
EPAILEA:
Pizarro Gomez. Txartel horia atera die Juan Cruz, Manu Sanchez eta Zubeldia jokalariei.
BESTELAKOAK:
VII.Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren sailkapen faseko bosgarren partida. 21.570 ikusle izan dira harmailetan.
Osasuna 0-2 Reala
Realak irabazi du VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren bosgarren partida. Emaitza honekin, hiru puntu eskuratuta, Realak ziurtatu du sailkapen faseko lehen postua. Finala, beraz, Realak aukeratu ahal izango du zelaia. Bigarren postua jokoan izango da Osasuna-Athletic partidan. Emaitzaren arabera bata ala bestea izan daiteke finalean.
Abenduaren 31n jokatu zen Reala-Osasuna elkarren arteko lehen bueltako partida, eta orduko hartan ere Reala 2-0 nagusitu zen.
🏁 AMAIERA#OsasunaRealSociedad pic.twitter.com/T0ryFMA2kN
— C. A. OSASUNA (@Osasuna_eus) April 28, 2023
🔚 AMAIERAAAAA!!! Garaipen garrantzitsua Iruñan. Handiak!#OsasunaRealSociedad | #AurreraReala pic.twitter.com/fZ95KEdZHF
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) April 28, 2023
Sailkapena
Sailkapen fasea amaitzeko partida bat falta denean Realak 9 punturekin ziurtatuta dauka lehen postua. Atheltic 4 punturekin, eta Osasuna puntu 1ekin, azken partida jokatzeko zain izan beharko dira jakiteko nor izango den bigarren finalista.
Hurrengo partidak
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren hurrengo partida sailakpen faseko azkena izango da.
– Osasuna – Athletic. Maiatzaren 24ko aseburuan jokatuko da, eguna eta ordua oraindik zehazteke dagoelarik.
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22
Athleticek irabazi zuen Euskal Herria Txapelaren azken edizioa, eta bera dugu Txapelaren jabea, aurtengo lehiaketa amaitu artean.
Webgune honetako artxiboetaz aparte, Euskal Herria Txapelako datu guztiak eskuragarri daude euskal wikipedian.
[BIDEOA] Reala 1 – 1 Eibar
Reala 1 – 1 Eibar
Partidaren laburpena
Reala 1 – 1 Eibar
Anoetako berdinketarekin, III. Euskal Herria Txapelaren finala jokatuko du Eibarrek lehenengo aldiz. Noren kontra jokatuko duen baina, Txapelaren azken bi partidetan erabakiko da.
Reala – Eibar, apirilaren 14an
III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 edizioaren 10. jardunaldia. Apirilaren 14an jokatuko da, igandean, 16:15etan