ARRAUNA
Oriaren XXVI. Traineru Jaitsiera larunbatean
Oriaren XXVI. Traineru Jaitsiera lehiatuko da astebukaera honetan
Oriaren Traineru Jaitsiera XXVI. Edizioa izango dugu larunbat honetan, Otsailak 22. Eguerditik aurrera arraun giroa izango da herrian, eta 16:00etan ekingo diote estropadari.
Orioko Traineru Jaitsiera jokatuko dute larunbatean, neguko estropada ezagunena, negu garaiko “kontxa txikia”. 91 ontzi eta 1.200 arraunlari inguru ariko dira. Emakumeetan, 20 traineru irtengo dira; gizonetan, 33.
1995. urtean antolatu zen lehen aldiz jaitsiera Orion, eta ordutik, 17.000 estropalari baino gehiagok parte hartu dute proban. Aurtengo edizioan, Oriaren jaitsierak 91 traineru eta 1.200 estropalaritik gora juntatuko ditu kategoria guztiak kontutan hartuta.
Estropada eremuan ez da aldaketarik izango aurtengo edizioan, eta antolatzaileek bi ibilbide egokituko dituzte larunbaterako. Luzeenak 6.000 metro izango ditu, eta estropalariek Mapilen (Aginaga) izango dute irteera puntua. Senior mailako gizonezkoak arituko dira eremu honetan.
4.000 metroko ibilbidean, berriz, estropalariak Sarikolatik aterako dira. Eremu honetan mediterraneoko ontziek, emakumeek, jubenilek eta beteranoek egingo dute arraunean.
Neguko prestakuntzan dabiltza traineruak, eta parada ezin hobea izango dute estropalariek Orion haien indarrak neurtzeko, izan ere, azken urteetan, Oriako jaitsieran emaitzak onak lortu dituzten taldeak gero udan fin ibili izan dira. Hau da, udan zer gertatuko den neurtzeko erreferen-tziak ematen ditu
Aurreko urtean, Oriok irabazi zituen bi estropadak, Orioko emakumezkoen traineruak herriko jeitsiera irabazten zuen lehenengo aldia izan zelarik.
Emakumeen partehartzeari dagokionez gero eta gehiago dira Orioko Jaitsieran esku hartzen duten emakumeen traineruak.
Eguna osatzeko, antolatzaileek ekintza osagarri pare bat programatu dituzte eguerdi parterako: hamabietatik aurrera fanfarre bat herriko kaleak alaitzen arituko da, eta ordu batean, marmitakoa banatuko dute Ibai Ondo auzoko plazatxoan, errio ondoan.
Arraun Lagunak eta Orio, garaile Lekeition
Donostia Arraun Lagunakek eta Oriok bereganatu dute Lekeitioko 43. bandera, traineru denboraldiaurreko azken probetakoa
Donostiarra nagusitu da Mutrikuko XXI. ikurrinan
20:24.26ko denbora eginda, 11 segundo atera zizkion bigarren sailkatuari, Zierbenari alegia
Euskadiko Trainerilla Txapelketa irabazi du Bermeok
Gazteen mailan, gizonezkoetan urrea Santurtzik eraman zuen eta emakumezkoetan Kaiku nagusitu zen