ARRAUNA

Oriaren Traineru Jaitsiera lehiatu zen igandean

by | 2021/03/23

Argazkiak: orio-ae.com

Pandemiak baldintzatutako Oriaren Traineru Jaitsiera lehiatu zen igandean

 

Emakumezkoetan 10 ontzik hartu zuten parte (Euskotren Ligako lau) eta gizonezkoetan 20 ontzi uretaratu ziren (Eusko Label Ligako zortzi), maila absolutura mugatu zen estropadan.

Jaitsiera 10.00etan hasi zen emakumezkoen probarekin. Hamar ontzik eman zuten izena 4.000 metroko ibilbidea izan zuen estropadan. Saikolatik irtetzen lehena Lapurdi izan zen, eta atzetik abiatu ziren minutu bateko tartearekin Zarautz, San Juan, Zumaia, Hibaika, Tolosaldea, Hondarribia, Donostia Arraun Lagunak, Donostiarra Kaiarriba eta Orio.

Emakumezkoetan erraz nagusitu zen Donostia Arraun Lagunak trainerua, 14:42,03 denbora egin eta bigarrenari bederatzi segundo aterata. Donostia Kaiarriba izan zen bigarren, eta Orio hirugarren, 11 segundora (14:53,19).

Gizonezkoen traineruak ere segidan irten ziren, baina Mapil-Aginaga ingurutik, 6.000 metroko ibilbidea osatzeko. Irtetzen lehena Trintxerpe izan zen 10.10ean, eta atzetik joan ziren minutu bateko tartearekin Zarautz B, Hibaika, Mutriku, Hondarribia B, Lapurdi, Donostiarra B, Zumaia, San Juan, Getaria, San Pedro, Orio B, Zarautz, Ares, Ondarroa, Donostiarra, Zierbena, Hondarribia, Santurtzi eta Orio.

Azkenean Hondarribia gailendu zen gizonezkoen lehian (19:17,58), baina gertu izan zuen Santurtzi, segundo batera. Podiuma osatuz, hirugarrena Kaiarriba izan zen eta Orio A laugarren.

Emakumezkoak

  1. Donostia Arraun Lagunak 14:42,03
  2. Donostia Kaiarriba 14:52,00
  3. Orio 14:53,19
  4. Hondarribia 14:59,34
  5. San Juan-Igartza 15:01,98
  6. TAK Tolosaldea 15:02,35
  7. Hibaika 15:06,94
  8. Zumaia 15:12,00
  9. Zarautz 16:05,79
  10. Lapurdi 16:23,01

Gizonezkoak

  1. Hondarribia A 19:17,58
  2. Santurtzi 19:18,69
  3. Kaiarriba A 19:20,12
  4. Orio A 19:21,76
  5. Zierbena 19:39,87
  6. Ondarroa 19:43,39
  7. Zarautz A 19:59,75
  8. San Pedrotarra 20:02,88
  9. Orio B 20:03,33
  10. Getaria 20:04,08
  11. Zumaia 20:12,67
  12. CR Ares 20:12,71
  13. Hondarribia B 20:24,36
  14. San Juan 20:39,69
  15. Kaiarriba B 20:47,75
  16. Mutriku 20:49,15
  17. Zarautz B 20:56,66
  18. Lapurdi 21:09,74
  19. Hibaika 21:25,92
  20. Illunbe 21:52,93
Oriotarrak nagusi San Pedroko Estropadan

Oriotarrak nagusi San Pedroko Estropadan

Senior emakumezko zein gizonezkoen kategorian garaipena eskuratu zuten orioko traineruek. Gazteek eta beteranoek osatutako taldean zarauzko Badok 13 garaile