EUSKAL PILOTA
Oriamendi torneoko ligaxkaren azken partiduak jokatu dira
Oriamendi Torneoko ligaxkari amaiera eman zioten pasa den osteguneko azken bi norgehiagokekin, Segurola-Zaldua I.ak Urrutia II.a-Aizpuru III.aren aurka nagusituta eta Zaldua II.a-Larrañagak Mirubia-Martirena mendean hartuta.
Urrutia II.ak eta Aizpuru III.a azpeitiarrak 40 eta 38 galdu zuten ligaxkako azken partidan Segurola eta Zaldua I.aren aurka, partidu orekatu eta ondo jokatutakoan. Segurola izan zen berriro ere lehiako pilotaririk onena, baina hala ere biotako edozeinen alde erori zitekeen garaipena, oso berdindua joan baitzen neurketa. 38na ados zeudelarik baina, urdinek bi hutsegite egin zituzten jarraian eta horrek desorekatu zuen norgehiagoka.
Bigarren partiduan berriz, Zaldua II.a-Larrañagak 40-32 irabazi zieten Mirubia eta Martirenari. 30nako berdinketara arte partidua orekatua joan zen baina azken txanpan gorriak hobeagoak izan ziren.
Emaitza hauek ez zuten sailkapenean berebiziko garrantziarik izan, honela geratu delarik behin ligaxka amaituta:
Goikoetxea V.a-Labaka aurreneko postua 20 puntu erdietsita, Segurola-Zaldua.a bigarrenak 16 punturekin, Urrutia II.a-Aizpuru III.a bikotea hirugarren (14 puntu), eta Mirubia-Martirena laugarrenak 10 puntu bilduta.
Hauek dira hurrengo fasera sailkaturiko bikoteak, martxoaren 18an Hernaniko Galarreta pilotalekuan 17:30ean hasita jokatuko diren finalaurrekoetan hurrengo lehiak izango direlarik: Goikoetxea V.ak eta Labakak osatutako bikoteak Mirubia-Martirena bikotearen aurka jokatuko du lehen finalerdia. Bigarren finalaurrekoan, berriz, Segurola-Zaldua II.a eta Urrutia II.a-Aizpuru III.a bikoteak ariko dira nor baino nor gehiago.
Txapelketatik kanpo geratu dira Zaldua II.a-Larrañaga 7 punturekin eta Etxarri-Zubiri lau puntu eskuratuta.
Martxoaren 11ko jardunaldiko emaitzak:
Segurola-Zaldua 40 Urrutia II.a-Aizpuru III.a 38
Zaldua II.a-Larrañaga 40 Mirubia-Martirena 32
Hurrengo jardunaldia, martxoaren 18an, 17:00tan Galarreta Jai Alain:
Goikoetxea V.a-Labaka vs. Mirubia-Martirena
Segurola-Zaldua vs. Urrutia II.a-Aizpuru III.a
Oriamendi Torneoa
Master txapelketan aritu ez diren koadroko beste pelotari guztiak osatu dituzte bikoteak eta beraz guztira sei bikotek hartuko dute parte lehiaketan: Zubiri-Etxarri, Mirubia-Martirena, Segurola-Zaldua I.a, Goikoetxea V.a-Labaka, Urrutia II.a-Aizpuru III.a eta Zaldua II.a-Larrañaga.
Printzipioz, txapelketako partidu guztiak ostegunero jokatuko dira baina jendea egotea baimentzen bada larunbatera pasako lirateke jardunaldiak. Bi multzotan egongo dira banatuak sei bikoteak. A multzoan daude; Segurola-Zaldua I.a, Goikoetxea V.a-Labaka eta Zaldua II.a-Larrañaga. B multzoa berriz, honak bikoteek osatzen dute: Etxarri-Zubirik, Mirubia-Martirenak eta Urrutia II.a-Aizpuruk.
Multzo bakoitzeko bi lehenengoak pasako dira finalerdietara eta azkena kanpoan geratuko da. Lehenengo fasea otsailaren 11ra arte jokatuko da hiru jardunaldiko (bihar, otsailak 4 eta 11an) sei partidurekin. Jarraian, bi finalerdiak otsailaren 18an izango dira eta final haundia otsailaren 25ean.
Nafarroa Arenak emakumezkoen esku pilotari ateak irekiko dizkio lehen aldiz
Nafarroa Foru Komunitatea Txapelketaren pilota mistoko finalak jokatuko dira, gazteen eta eliteen mailan
Ansa eta Aizpuru, nagusi San Joan jaialdian
Bederatzi hilabeteko itxieraren ostean, pasa den larunbatean bueltatu zen punta-puntako erremontea Galarretara
Plazandreak Txapelketako bigarren jardunaldia lehiatu da
Mikel Inuntziagaren taldeak beste bi puntu eskuratu ditu Plazandreak saioaren bigarren jardunaldian