EUSKAL PILOTA
Oriamendi Torneoko finalerdiak zehaztu dira
Dagoeneko ezagutzen dira Oriamendi Torneoko finalerdietara sailkatutako lau bikoteak
Pasa den ostegunean jokaturiko jardunaldian, Zaldua II.ak eta Larrañagak 40-28 gainditu zituzten Etxarri eta Zubiri, eta emaitza horrekin dagoeneko zehaztuta geratu da Oriamendi Txapelketako finalerdietarako sailkatu diren lau bikoteak zeintzuk diren.
Hain zuzen ere, jaialdiko lehen partida jokatu zuten bi bikoteak kanporatuak geratu dira. Zaldua II.ak eta Larrañagak Etxarrik eta Zubirik zituzten aukera apurrik gabe utzi zituzten. Gorriek hiru puntu dituzte orain, eta Etxarrik eta Zubirik bi.
Bigarren partidan Segurolak eta Zaldua I.ak 40-29 irabazi zieten Mirubia eta Martirenari eta 14 puntu dituzte sailkapenean. Mirubiak eta Martirenak bederatzi puntu dituzte eta laugarren dira. Gutxienez zortzi punturekin geratuko dira eta lehen aipatutako bi bikoteak ezin direnez kopuru horretara iritsi finalerdian daude, nahiz eta azkeneko partidu hau galdu.
Lehen partidan Zaldua II.a nabarmendu zen. 17 tanto eta akats bakar batekin txapelketako partidarik onena jokatu zuen. Urdinek aldiz, oraindik ez dute beraien maila erakutsi.
Bigarren partidan Beñat Segurolak oso momento onean dagoela berretsi zuen. Protagonista nagusia izan zen eta Mirubiak eta Martirenak ezin izan zuten bere erritmoa jarraitu.
Emaitza hauekin beraz, Goikoetxea V.a-Labaka (guztira 16 puntu bilduta), Segurola-Zaldua 14 punturekin), Urrutia.a-Aizpuru III.a (12 puntu) eta Mirubia-Martirena (9 puntu) dira sailkatutako bikoteak, eta Zaldua II.a-Larrañaga (3 puntu batuta) zein Etxarri-Zubiri (2 punturekin) berriz txapelketatik at geratu dira.
Oriamendi Torneoa urtarrilaren 28an hasi zen, Galarreta Hernaniko frontoian ateak itxita. Master txapelketan aritu ez diren koadroko beste pelotari guztiak osatu dituzte bikoteak eta beraz guztira sei bikotek hartuko dute parte lehiaketan.
Otsailaren 25ko jardunaldiko emaitzak
Zaldua II.a-Larrañaga 40 Etxarri-Zubiri 28
Segurola-Zaldua 40 Mirubia-Martirena 29
Segurola-Barrenetxeak eta Ansa-Aizpuruk garaipen ikusgarriak lortu dituzte
Segurola eta Barrenetxea IV.ak 40-14 irabazi zioten Juanenea-Larrañaga bikoari eta Ansa II.a-Aizpuru III.ak 40-35 Urriza eta Labakari
Pala Ligako laugarren jardunaldia jokatu da
Ibarguren-Ibargaray bikoa 3-2 nagusitu zitzaion Necol-Gordon bikoteari eta Fusto-Urrutia bikoteak 3-0 irabazi zuen Gaubeka eta Del Rioren kontra
Axier Arteaga, Promozio Mailako Buruz Buruko txapeldun
Lasartearrak bigarrenez irabazi du Promozioko Buruz Burukoa, Aitor Elordi mallabitarrari nagusitasunez irabazita (12-22)