FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
OPARI BIKAINAK ZOZKATUKO DITUGU
Opari oso inportanteak eta ugariak banatuko ditugu sarrera duten ikusleen artean; partidaren atsedenaldian zozkatu egingo ditugu saldutako sarrera zenbakien artean:
1.- 2019an Parisen egingo den Munduko finalerako bi lagunentzako sarrerak, bidaia eta egonaldiarekin (ikurriña ere oparituko diegu, euskaldunok oraindik ofizialki jokatu ezin dugun txapelketa horretan gutxienez harmailetan nabari gaitezen)
2.- Koikili Aterpetxean familia egonaldia, gosaria barne
3- Boroa jatetxeko bi lagunentzako afaria
4.- Realeko eta Athleticeko finalistek sinatutako kamiseta bana
5.- Zinematarako sarrerak
…etabar.
→ Sarrerak ONLINE erosteko: HEMEN
→ Wikipedia: Euskal Herria Txapela
Eneko Bidegain: “Futbola politika da”
“Frantziak Munduko Futbol kopako finala jokatzeak –eta irabazteak– karga politiko handia du. Ez gara kirolaz ari. Politika da, eta politika bakarrik. Kirolaren mozorro azpian eta jokoaren aitzakian, Frantziak sekulako gola sartu digu euskaldunoi”
Euskal Selekzioak nazioartean aritzeko ofizialtasun eskaeraz
Euskal Herria Kirola elkartearen postura, Euskal Selekzioak nazioartean aritzeko ofizialtasun eskaeraren gainean
Athletic – Reala, III. EHTxapelaren hurrengo partida, urriaren 5ean
Athletic – Real Sociedad izango da III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 edizioaren 2. jardunaldia. Urriaren 5ean jokatuko da, ostiralarekin, San Mamesen, gaueko 21:00etan.