FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

OPARI BIKAINAK ZOZKATUKO DITUGU

2018/08/24

Opari oso inportanteak eta ugariak banatuko ditugu sarrera duten ikusleen artean; partidaren atsedenaldian zozkatu egingo ditugu saldutako sarrera zenbakien artean:

1.- 2019an Parisen egingo den Munduko finalerako bi lagunentzako sarrerak, bidaia eta egonaldiarekin (ikurriña ere oparituko diegu, euskaldunok oraindik ofizialki jokatu ezin dugun txapelketa horretan gutxienez harmailetan nabari gaitezen)

2.- Koikili Aterpetxean familia egonaldia, gosaria barne

3- Boroa jatetxeko bi lagunentzako afaria

4.- Realeko eta Athleticeko finalistek sinatutako kamiseta bana

5.- Zinematarako sarrerak

…etabar.

→ Sarrerak ONLINE erosteko: HEMEN

→ Wikipedia: Euskal Herria Txapela

Añorga – Eibar, maiatzaren 8an

1. multzoko 2. kanporaketa izango dugu Añorga-Eibar partida hau. Usurbilen jokatuko da, maiatzaren 8an, asteazkenarekin, 19:30etan. Sarrera doan izango da

Alaves – Aviron, maiatzaren 5ean

2. multzoko 2. kanporaketa izango dugu Alaves-Aviron partida hau. Amurrion jokatuko da, maiatzaren 5ean, 12:00etan, Basarte futbol zelaian. Sarrera doan izango da

Genêts 1 – 4 Aviron

Emaitza honekin Baionako Avironek jokatuko du 2.multzoko 2.kanporaketa Alavesen aurka. Partida hori Amurrion jokatuko da, Basarte zelaian, maiatzaren 5ean, 12:00etan

Share This