FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
OPARI BIKAINAK ZOZKATUKO DITUGU

Opari oso inportanteak eta ugariak banatuko ditugu sarrera duten ikusleen artean; partidaren atsedenaldian zozkatu egingo ditugu saldutako sarrera zenbakien artean:
1.- 2019an Parisen egingo den Munduko finalerako bi lagunentzako sarrerak, bidaia eta egonaldiarekin (ikurriña ere oparituko diegu, euskaldunok oraindik ofizialki jokatu ezin dugun txapelketa horretan gutxienez harmailetan nabari gaitezen)
2.- Koikili Aterpetxean familia egonaldia, gosaria barne
3- Boroa jatetxeko bi lagunentzako afaria
4.- Realeko eta Athleticeko finalistek sinatutako kamiseta bana
5.- Zinematarako sarrerak
…etabar.
→ Sarrerak ONLINE erosteko: HEMEN
→ Wikipedia: Euskal Herria Txapela
Twitter
Eibar 3-0 Alaves
Eibarrek irabazi du V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamazortzigarren partida. Athletic-Osasuna izango da hurrengo norgehiagoka, maiatzaren 8an.
Zigor Egia: “Aztertu behar dugu nazioartean ofizialki aritzeko ze aukera dauden”
Euskal Mendizale Federazioko presidente aukeratu berri amurrioarrarekin kalakan
GRABNI Txapelketako lehen finalak jokatu dira
Zesta-puntan, Zelaia-Atain bizkaitarrak nagusitu ziren jubenilletan eta nagusien mailan berriz, Ureisti-Ureta gipuzkoarrak izan ziren txapeldunak