FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
OPARI BIKAINAK ZOZKATUKO DITUGU
Opari oso inportanteak eta ugariak banatuko ditugu sarrera duten ikusleen artean; partidaren atsedenaldian zozkatu egingo ditugu saldutako sarrera zenbakien artean:
1.- 2019an Parisen egingo den Munduko finalerako bi lagunentzako sarrerak, bidaia eta egonaldiarekin (ikurriña ere oparituko diegu, euskaldunok oraindik ofizialki jokatu ezin dugun txapelketa horretan gutxienez harmailetan nabari gaitezen)
2.- Koikili Aterpetxean familia egonaldia, gosaria barne
3- Boroa jatetxeko bi lagunentzako afaria
4.- Realeko eta Athleticeko finalistek sinatutako kamiseta bana
5.- Zinematarako sarrerak
…etabar.
→ Sarrerak ONLINE erosteko: HEMEN
→ Wikipedia: Euskal Herria Txapela
Euskal Herriko XII. Bakarkako Sega Liga hasiko da larunbatean
Almitza Sega Elkarteak, urtero bezala, Euskal Herriko bakarkako sega liga antolatu du, nazioarteko eran
Laxoa Txapelketako jardunaldi berria jokatu zen asteburuan
A multzoan, Oitz eta Doneztebe The Moment izan ziren garaileak eta B multzoan Arraioz Sagardia eta Irurita Miguelene
Binakako Pentatloiaren kanporaketa jokatu zen Tolosan
Guztira sei bikote sailkatu ziren hilaren 20an egingo den finalerako