MENDIKO LASTERKETAK
Onditz Iturbek eta Aitor Ajuriak lineako txapelak jantzi dituzte
Eguraldi kaxkarrari aurre eginda, goizeko 9:30ean hasiera eman zioten, Altzania Mendi Klubak antolatutako Mitxarro Bira lasterketari, aurten, Euskal Mendizale Federazioaren Mendi Lasterketen Euskadiko Txapelketarako (lineako modalitatean) baliagarria izan den proba.
Abiapuntua Araian zegoen kokatuta eta guztira 27,5 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten partehartzaileek, 1.775 metroko desnibel positiboarekin (punturik garaiena Aratz mendia izan zen).
Emakumezkoetan, Onditz Iturbe nagusitu zen erabat eta sasoi betean dagoela erakutsi zuen berriro ere (iragan astean Gorbeia Suzien proban, bigarren postuan sailkatu zen), 3:00:58ko denbora eginda helmugaratu zelarik. Eguraldiaren baldintzak ikusita Iturbek balentria burutu zuela esan daiteke, 2019an Maite Maiorak eginiko errekorra bost minututan hobetu baitzuen. Bigarren postuan promesa mailako Araitz Villa sailkatu zen, bizkaitarrarengandik 14 minutura eta hirugarrena Andrea Garay izan zen, Villak baino sei minutu gehiago egin zituelarik azken honek.
Mutiletan berriz, Aitor Ajuria izan zen azkarrena, promesa kategoriakoa izanda ere, seniorren ibilbidean lehiatu zelarik. 2:29:31ko denborarekin aise irabazi zuen, eta berak ere errekor berria ezarri zuen, 2017ko Aritz Kortabarriaren denbora bi minututan hobetuta. Bigarren Borja Zubizarreta izan zen (2:34:48) eta hirugarren Javier Goitia (2:34:49).
Euskadiko Lineako Mendiko Lasterketen Txapelketako sailkapena
Gizonezkoetan
🏅 Aitor Ajuria 2:29:31
🥈 Borja Zubizarreta 2:34:48
🥉 Javier Goitia 2:34:49
Nesketan:
🏅 Onditz Iturbe 3:00:58
🥈 Araitz Villa 3:14:17
🥉 Andrea Garay 3:20:20
Asteburuan, Euskal Mendizale Federazioak antolatutako Mendi Lasterketen Euskadiko Txapelketen hitzorduetako bat kilometro bertikalaren lasterketa izan zen. Ibilbidea 4,8 kilometro eta 850 metroko goranzko desnivela zuen eta Ainara Uribarri zein Asier Larruzea izan ziren txapeldunak .
Euskadiko Lasterketa Bertikalen Txapelketako sailkapena:
Gizonezkoak
🏅 Asier Larruzea 36:41
🥈Hodei Samaniego 36:51
🥉Beñat Catarain 37:18
Nesketan,
🏅Ainara Uribarri 45:08
🥈Andrea Garay 45:31
🥉Igone Campos 46:39
Enara Oronoz eta Urko Herran nagusi, Durangoko XIV. Duatloian
Gazteen proba, berriz, Urko Badiolak eta Nahia Arrasatek irabazi zuten
Oier Ariznabarreta eta Maite Maiora nagusitu dira Sara korrika trail lasterketan
Lasterketa ederra izan zen, eguraldi bikaina lagun, orotara 700 parte-hartzaile izan zirelarik
Kosta Trail mendi-lasterketa ekainaren 19an itzuliko da
21 kilometrotako mendi-maratoi erdia lasterketa nagusia izaten jarraitzen du, 20 eta 7km-ko martxak ere lehiatuko direlarik