LASTERKETAK
Oñatiko Duatloiak bere data mantentzen du
Egungo egoera tarteko, Euskadiko Triatloi Federazioko egutegian jasota zeuden lehen probak atzeratu egin dituzte, eta antolatzaileek horrela erabakita. Eibarren eta Zornotzan egitekoak zirenak 2022ra, hurrengo urtera, atzeratu dituzte, eta Mungian egitekoa zenaren data berria ez dute oraindik zehaztu. Baina, apirilaren 24an Oñatin egitea aurreikusita dagoen duatloia bere horretan mantentzen da momentuz, Aloña Mendiko Triatloi Taldeak eusten dio-eta datari eta probari.
Covid-19aren ondorioz hartutako neurriak zirela eta, Oñatiko Duatloia bertan behera gelditu zen iaz baina euren esku dagoen guztia egingo dute antolatzaileek aurten proba gauzatu ahal izateko.
Antolatzaileek eurek aurretik azaldutako moduan, bakarkako erlojupekoa izango da aurtengo duatloia, ez da aurrekoetan egin den bezalakoa izango. Parte-hartzaileak banan-banan aterako dira, batetik bestera tarte bat utzita.
Plazan, Lazarraga jauregiaren ondoan hasi, eta plaza barrenean bukatuko da duatloia. Herri barruko zirkuitu batean egingo dute korrika, lehenengo, eta gero, bizikletan Elorregi aldera joango dira, bueltan San Pedro aldera hartu eta Santipillautik Asentziora eta handik kalera, berriz korrika egiteko.
Antolatzaileek www.oñatikoduatloia.com helbidean jarri dute informazio osoa, ibilbideen mapak barne. Taldeko babesle izaten jarraitzen duten Lanari eta Magdalena gasolindegiari eskerrak eman dizkiete, babesagatik.
Duatloiaren xehetasunak:
Froga apirilaren 24an ospatuko da, larunbata, arratsaldeko 16:00etan. Erlojuaren kontra arituko dira parte-hartzaileak korrika eta bizikleta gainean.
Kadete mailatik aurrerako kategorietako kirolariek parte hartu ahal izango dute.
Duatloi egokitua eskeiniko da behar ezberdinak dituzten kirolarientzat.
Printzipioz soilik triatloian federatutako kirolariek parte hartu ahal izango dute.
Irteerak bakarka eta 30 segunduko tartearekin emango dira.
Ibilbidea bakarrik osatu beharko da, parte hartzaileen arteko draftingik gabe.
Erlojupeko bizikletak zein errepidekoak erabiltzeko aukera egongo da.
300 parte hartzailendako irekiko dira izen emateak.
Zuzenean jarraitzeko aukera eskeiniko da: streaming bidez, narratzaileekin eta partzialak denbora errealean eskeiniz.
Osasun egoerak bultzatuta froga bertan behera geldituko balitz, izen ematearen %100a itzuliko da.
Maddi Marquet eta Ander Garcia garaile Lekeitioko Triatloian
Aitana Abalosek eta Claudia Martinezek osatu zuten emakumeen podiuma eta Joanes Goitisolok eta Ruben Ruzafak gizonezkoena
Eneko Llanos eta Enara Oronoz garaile Aiarako Mendi Duatloian
Errelebokako sailkapenean Iñaki Carrok eta Koldo Etxebarriak osatutako bikotea nagusitu zen
Arrate Mintegi eta Urko Herran nagusi Gasteiz Duatloian
Proba herrikoian berriz, Pablo Alvarez eta Andrea Larrañaga izan ziren irabazleak