EUSKAL PILOTA
Olharan-Etcheto bikotea finalerdietan da
Jai Alai Winter Serieseko 5. jardunaldia jokatu berri da Gernikako Jai Alai frontoian, zeinean 1.400 zaleek partidaz gozatzeko aukera izan zuten.
A Multzoko azken neurketan, Olharan-Etcheto bikoteak finalerdietarako txartela eskuratu zuen Barandika eta Lekerika gaindituta (1-2), markagailuari buelta eman eta gero, eta honezkero finalerdietan daude, Erkiaga-Zabala bikotearekin batera.
Lehen setean, gorriz jantzitako Barandikak eta Lekerikak 15-13 irabazi zuten, bolada ezberdinak izan zituen jokoa izan zelarik. Hasieran 3-6 aurretik jarri ziren urdinak, baina jarraian 9-6 irauli zuten markagailua gorriek. Bederatzina berdindu zuten Olharan eta Etchetok eta jokoaren amaiera ikusgarria etorri zen jarraian, lau tantoko aldea ireki zutelarik gorriek (14-10), azkenean 15-13 irabaztea lortu zutelarik.
Bigarren jokoa gogorra izan zen, baina urdinak joan ziren aurretik hasieratik (2-3, 4-8), laupabost tantoko abantaila hori azkeneraino mantendu zutelarik (6-11, 8-12, 11-13 eta 11-15).
Berdinketa hausteko setean berriz, tanto piloteatuak egon ziren, eta bina berdinduta jarri ziren hasieran. Ondoren urdinak 2-3tik 2-5ra zuzenean joan ziren, hartara finalerdietarako txartela eskuratu zutelarik.
Markagailuaren gorabeherak:
- seta: 1-0, 1-1, 2-1, 2-2, 2-4, 3-4, 3-6, 9-6, 9-9, 10-9, 11-9, 13-9, 13-10, 14-10, 14-13, 15-13.
- seta: 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 2-4, 3-4, 3-8, 4-8, 4-9, 5-9, 6-9, 6-11, 7-11, 7-12, 8-12, 8-13, 11-13, 11-15.
- seta: 1-0, 1-1, 2-1, 2-2, 2-5.
Gauzak horrela, Erkiaga eta Zabala multzoko lider gisa sailkatu dira zazpi punturekin, eta Olharan zein Etchetok ere sailkapena eskuratu dute, hiru punturekin. Barandika eta Lekerika aldiz, txapelketatik at geratu dira, bi puntu eskuratuta.
SAILKAPENA
A MULTZOA
- ERKIAGA-ZABALA: 7 puntu
- OLHARAN-ETCHETO: 3 puntu
- BARANDIKA-LEKERIKA: 2 puntu
B MULTZOA
- GOIKOETXEA-AIMAR: 4 puntu
- BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 4 puntu
- ARBE-LOPEZ: 0 puntu
“JAI ALAI WINTER SERIES” TXAPELKETAREN EGUTEGIA
- ERKIAGA-ZABALA vs BARANDIKA-LEKERIKA: 12-15, 15-14 eta 5-3.
- ARBE-LOPEZ vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 12-15 eta 9-15.
- OLHARAN-ETCHETO vs ERKIAGA-ZABALA: 11-15 eta 8-15.
- GOIKOETXEA-AIMAR vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 15-12 eta 15-7
- BARANDIKA-LEKERIKA vs OLHARAN-ETCHETO: 15-13, 11-15 eta 2-5.
- Otsailak 28: GOIKOTEXEA-AIMAR vs ARBE-LOPEZ
- Martxoak 7: Lehen finalerdia
- Martxoak 14: Bigarren finalerdia
- Martxoak 20: Finala
Dena prest Binakako Master Laboral Kutxako finalerako
Igande honetan jokatuko dute Aldai-Capellan eta Arrizabalaga-Gaminde bikoteek
Aldabe-Apezetxeak eta Urrutia-Labakak irabazi dute eta finalaurrekora sailkatu dira
Berria erremonte txapelketako lehen faseko hirugarren eta azkeneko jardunaldia jokatu zen larunbatean
Erkiaga eta Zabala, txapeldun
Aritz Erkiagak eta Jon Zabalak bi setetan gainditu dituzte Iñaki Osa Goikoetxea eta Aimar Aldazabal (7-15 eta 12-15)