MENDI LASTERKETAK
Oihana Kortazarrek irabazi du aurtengo La Covatillako Snowcrossa
Pasa den larunbatean, otsailaren 20an, lehiatu zen elur gaineko II. La Covatilla Snowcross lasterketa, arratsaldeko 17:30tan hasita, Bejarreko mendilerroan. Ibilbideak 6 kilometro zituen eta 500 metroko desnibel positiboa, zeinari bi buelta eman behar izan zizkioten korrikalariek. Ibilbide ikusgarria daukan proba da, eta bi mila metrora dagoen La Cardosa glaziarea zeharkatzen du.
Emakumezkoen proban, Oihana Kortazarrek irabazi zuen aurtengo La Covatillako Snowcrossa, 1:36:09ko denborarekin. Hartara, elgetarrak proba eta urrea eskuratu du La Covatillako snowcross txapelketan. Kortazarren atzetik, Rebeca Mariño sailkatu zen (1:38:40) eta snowcrossaren aurreneko edizoaren txapelduna izandako Nuria Dominguezek (1:39:03) osatu zuen podiuma. Portugaleteko Estitzen Duke bosgarrena izan zen, 01:46:06ko denboran helmugaratuta.
Emakumezkoen sailkapena:
1 Oihana KORTAZAR ARANZETA 01:36:09 BURUMENDI M.T
2 Rebeca MARIÑO TORRADO 01:38:08 RUTAS DE NAVARRA
3 Nuria DOMINGUEZ 01:39:03 INDEPENDIENTE ·
4 Patricia MUÑOZ ACERO 01:39:11 C.D. TRAIL RUN TORO ·
5 Eztizen DUQUE AURREKOETXEA 01:46:06 AIARAMENDI KORRIKALARIAK KIROL KLUBA ·
6 Celia LORENZO GONZALEZ 01:49:57 C.D. TRAIL RUN TORO
7 Rocio DOMINGUEZ MARTIN 01:51:18 C. PUENTECILLAS PALENCIA ·
8 Marian GUTIERREZ VAZQUEZ 01:52:10 C. DLC TRAIL TEAM ·
9 Cristina PALOMO CONGOSTO 01:52:15 C.D.E. NAVATRAIL
10 Ana Cristina CONSTANTIN 01:55:51 C.D.E. PERLAS TRIATLON COLMENAR VIEJO
Gizonezkoetan David Lopez izan zen lehena ordubete eta 19 minutuko denbora eginda. Bigarrena helmugaratzen Guillermo Ramos izan zen (1:19:59) eta hirugarren postuan Julen Larruzea larrabetzuarra (1:20:46) sailkatu zen.
Gizonezkoen sailkapena:
1 David LOPEZ CASTAN 01:19:03 EKUON SPORT TEAM (FDMESCYL)
2 Guillermo RAMOS MUÑOZ 01:19:59 C. D. FEDERADO 2007 TRAIL
3 Julen LARRUZEA LOROÑO 01:20:46 GRAFSESTAO
4 Borja FERNANDEZ FERNANDEZ 01:21:46 C.D.E. KM VERTICAL TORRELAVEGA
5 Santiago MEZQUITA FERNANDEZ 01:22:33 CASTILLA Y LEON SOLORUNNERS
6 Angel MATESANZ BRAVO 01:23:49 C.D. PEÑAS ALTAS
7 Diego DEL AMO ESTEBAN 01:24:47 PEÑA GUARA
8 Thibaut BERTRAND 01:25:45 CCM TXURREGI
9 Alexander LOPEZ MARTINEZ ABM 01:27:33 C. PUENTECILLAS PALENCIA
10 Aritz SARDINA 01:27:44 CCM TXURREGI
Gasteiz-Iruñea II Buts zirkuitua, 2021era atzeratu dute
Koronabirusaren pandemia dela eta, proba 2021eko maiatzaren 7an egitea erabaki dute antolatzaileek
2020an ez da Ehunmilak probarik lehiatuko
Ehunmilak Ultra-Trail, Goierriko2Haundiak eta Marimurumendi maratoia bertan behera gelditu dira koronabirusaren eraginagatik
Irailaren 12ra atzeratu dute Aloñako Igoera
Data aldaketa honek berrikuntzak ekarriko ditu, normalean igandean lehiatzen den lasterketa larunbatera pasako da eta goizean egin beharrean atsaldeko 16:00etan hasiko da