MENDI LASTERKETAK
Oihana Kortazar eta Xabi Vegas garaile, Arnoko mendi lasterketan
Igande goizean jokatu zen Mutrikun XVI. Arnoko mendi lasterketa. Goizeko 10:00etan eman zioten probari hasiera, guztira 83 korrikalari abiatu zirelarik.
Mutrikun bizi den Oihana Kortazar elgetarra izan zen emakumerik azkarrena. Behin baino gehiagotan irabazi izan du proba elgetarrak, baina oraingo honetan marka ere ondu zuen, 1:47:58ko denbora eginda. Bigarren sailkatua, Eneritz Basurko ondarrutarra izan zen 2 ordu, 15 minutu eta 3 segundoko denbora eginda, eta Leire Olazabal debarrak osatu zuen podiuma, 2 ordu 18 minutu eta 58 segundotan ibilbidea osatuaz.
Gizonezkoen sailkapenean berriz, Xabi Vegas elgetarra izan zen garailea, 1 ordu, 45 minutu eta 29 segundoko denborarekin. Oier Kareaga markina-xemeindarra izan zen bigarrena, 1 ordu, 45 minutu eta 56 segundoko denbora eginda, eta Xabi Astigarraga mutrikuarrak osatu zuen podiuma (1 ordu, 47 minutu eta 36 segundo).
EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA
1 Oihana Kortazar Aranzeta (Mutriku) 1:47:58
2 Eneritz Basurko Pagoaga (Ondarroa) 2:15:03
3 Leire Olazabal Urzuriaga (Deba) 2:18:58
4 Vanessa Pedrero Salazar (Zumaia) 2:19:19
5 Maider Unanue Arruabarrena (Mutriku) 2:34:20
6 Maider Gorritiberea Astigarraga (Mutriku) 2:44:48
7 Leire Fernandez Beitia (Mutriku) 2:44:49
8 Amaia Esnaola Salegi (Mutriku) 2:45:22
9 Leire Unanue Arruabarrena (Zumaia) 2:46:23
10 Miren Barrueta Jaio (Muxika) 2:46:25
GIZONEZKOEN SAILKAPENA
1 Xabi Vegas Lopez de Uralde (Elgeta) 1:45:29
2 Oier Kareaga Laka (Markina-Xemein) 1:45:56
3 Xabi Astigarraga Pagoaga (Mutriku) 1:47:26
4 Jon Garramiola Saizar (Berriatua) 1:49:43
5 Eleder Lozano Fernandez (Elgeta) 1:51:31
6 Jon Indamendi Sorazu (Deba) 1:52:57
7 Joseba Iñaki Berastegi Egiguren (Ondarroa) 1:54:38
8 Jon Vegas Lopez de Uralde (Agurain) 1:55:08
9 Julen Gaston Gorritxategi (Ermua) 1:55:58
10 Jon Linder Gabilondo (Mutriku) 1:56:51
XVI. ARNOKO MENDI LASTERKETA – 2022
- Data: 2022.ko Ekainak 5
- Ordua: 10:00tan
- Irteera eta helmuga: Txurruka Plaza
- Kilometroak: 22 km.
- Desnibel metatua: 1.097 metro.
- Kontrolak: 2 (Arno eta Galdona)
- Gutxieneko altuera: 12 metro (Mutriku)
- Gehieneko altuera: 601 metro (Arnoko kurutzea)
- Ibilbidearen ezaugarriak
- Asfaltoan 3050 metro
- Zementozko pistan 1300 metro
Mendi bideetan 17650 metro
«Berdintasunaren bidean» erakusketa
Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren iazko edizioko 82 irudiekin osatutako argazki erakusketa partekatu dute sare sozialetan
Behobia-Donostian izena emateko epea zabalik
Lehen fasea, Martxoaren 24ean hasi eta Apirilaren 23an bukatuko da, honakoentzako delarik: Ohikoak 3/5, Patinatzaileak 3/5, Dortsal Solidarioak eta Pakete Turistikoak
T3T mendi maratoia bertan behera geratu da
Antolakuntzak beharrezkoak ziren berme guztiak ezartzeko larri zebilen eta parte hartzaileen prestakuntza ere zalantzan zegoen koronabirusak eragindako egoeragatik