FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Oiartzun-Athletic penaltika erabaki da

Eka 4, 2015

Atzo  jokatu zen paisai zoragarria duen Beltzenea Hendaiako futbol zelaian Euskal Herriko emakumezkoen V.futbol koparen lehen final erdia (hurrregoa Real Sociedad-Aurrera de Vitoria Berriozarren jokatuko da ekainaren 10ean).

Partidu bikaina jokatu dute bi taldeek.Zelaian ikusitakoaren  arabera merezitako emaitza izan da berdinketa :Athletic hasi da irabazten 23. minutuan Izaskun Laozek sartuko gol bati esker, Jon Alkortaren neskek ordea, berdinketa lortu dute 56. minutuan Athletic-eko Alazne Gomezek bere atean gola sartu ondoren.

Joseba Agirrek zuzendu duen Athletic jarri da berriro aurretik minutu bat geroago Nekane Diezek ezker hankaz egindako jaurtiketa zoragarri batez. Baina Oiartzungo neskek ez dute etsi eta 66.minutuan  markagailua berdindu du Itsaso Navascuesek.

Azkenean 5. penaltiak erakabi du neurketa, Oiartzungo jokalariak gutxigatik kanpora bota baitu eta Athletic-eko neskak ez baitu aukera galdu.

Neurketa bikaina beraz, Hendaiako Beltzenean Agustin Ezkerrok ondo zuzendutako epailearen eskutik.