MENDI LASTERKETAK
Nerea Amilibia eta Irazu Aranburu nagusitu dira XVII. Pagoeta Mendi Lasterketan
Pagoeta Mendi Lasterketaren XVII. edizioa igandean lehiatu zen, bertan 435 korrikalari bildu zirelarik, bi lasterketa ezberdinetan. Banakakoan 249 korrikalari atera ziren (214 mutil eta 35 neska), 21 kilometroko ibilbidea egiteko. Lasterketa mistoan, berriz, 93 bikotek parte hartu zuten, 8 kilometroko ibilbidea osatu behar zutelarik.
Goizeko 09:30ean abiatu zen 21 kilometroko bakarkako lasterketa, zeru goibelarekin baina ateri. Zarauzko herrigunetik atera eta Pagoeta tontorrera igo ondoren, 1:41:34 denborarekin irabazi zuen gizonezkoen lasterketa Irazu Aranburuk, eta Nerea Amilibia 2:14:30 markarekin gailendu zen emakumezkoen artean.
Gizonezkoen artean, Imanol Larrañaga sailkatu zen bigarren (1:44:24) eta Unai Zialtzeta hirugarren (1:44:57). Emakumezkoetan, Itxaro Zabaletak (2:18:39) eta Laura Arrregik (2:19:54) osatu zuten podiuma.
Bikote mistoen lasterketari 09:45etan eman zitzaion hasiera, eta ibilbide laburragoa zutenez, 10:30 aldera helmugaratu ziren lehen sailkatuak: Igor Etxeberria eta Ainhoa Murua (44:29). Koldo Olazabalek eta Iratxe Aranburuk osatutako bikoteak zeharkatu zuen helmuga garaileek baino 16 segundo beranduago, eta hirugarren izan ziren Ion Intxausti eta Naroa Uria (45:11).
SAILKAPENAK
IBILBIDE NAGUSIA EMAKUMEZKOAK:
1 AMILIBIA ARRUTI, NEREA 2:14:30 ZARAUTZ
2 ARREGUI ARANGUREN, LAURA 2:19:54 ZARAUTZ
3 USANDIZAGA ZUBIAURRE, AINHOA 2:22:37 AIA
4 LIZARZA COLOMO, OLATZ 2:24:52 TOLOSA
5 IRURETA GARATE, ALAZNE 2:26:38 AIZARNAZABAL
6 ZEBERIO, ONINTZA 2:29:37 AZPEITIA
7 NUÑEZ ESCUDERO, SARA 2:30:10 ZARAUTZ
8 OLAIZOLA, AINTZANE 2:30:34 AIZARNAZABAL
9 AYMAT AGUIRRE, ADRIANA 2:32:23 ZARAUTZ
10 RUIZ DE AZÚA LÓPEZ DE HEREDIA, AM 2:33:07 GASTEIZ
IBILBIDE NAGUSIA GIZONEZKOAK:
1 ARANBURU ANTXIA, IRAZU 1:42:34 MALLABIA
2 LARRAÑAGA, IMANOL 1:44:24 AZKOITIA
3 ZIALTZETA MENDIZABAL, UNAI 1:44:57 AZPEITIA
4 ETXEBERRIA EIZAGIRRE, IBAI 1:48:33 AZPEITIA
5 ARAMBERRI OTEGUI, AMETS 1:50:31 ZESTOA
6 BRAVO OIARBIDE, GARIKOITZ 1:52:00 LAZKAO
7 URBANO SANTIN, JOSEBA 1:52:21 OROZKO
8 MORALES, ENEKO 1:52:38 TOLOSA
9 IRURETAGOIENA LERTXUNDI, GOTZON 1:53:29 AIA
10 GARATE AIESTARAN, XABIER 1:53:29 ZARAUTZ
IBILBIDE MISTOA:
1. AINHOA MURUA ZUBIZARRETA ETA IGOR ETXEBERRIA URRESTILLA 0:42:29
2. IRATXE ARANBURU EPELDE ETA KOLDO OLAZABAL 0:42:45
3. NAROA URIA OLAIZOLA ETA ION INTXAUSTI UNANUE 0:43:35
Asier Larruzea eta Oihana Azkorbeitia EMFKopa-ko lehen liderrak
Larunbat honetan, Bediako VI. Kolazino Mendi Egunak EMF Kopako zirkuituko lehen proba puntuagarria hartu zuen
Zabaldu dute Sare Eguneko krosean izena emateko epea
Maiatzaren 21ean, larunbata, izango da Sare Eguna, eta 12:00etan egingo dute krosa
Leire Baraibarrek irabazi du Mallorcako Galatzó Trail mendi lasterketa
Sasoi bikainean dagoela erakutsi du berriro, 43 kilometroko ibilbide zorrotza osatzen aurrena izanda