MENDI LASTERKETAK
Nerea Amilibia eta Ander De Luis nagusitu dira Lesakako III. Mendi Lasterketan
Joan den urtean ez zen egiterik izan, baina aurten, Beti Gazte elkarteko Beti Gazte Laxterka taldeak antolatutako Lesakako Mendi Lasterketaren hirugarren edizioa igande honetan lehiatu zuten, martxoaren 13an.
Goizeko 10:00etan abiatu zen 14 kilometro luze eta 900 metroko desnibela duen lasterketa nagusia plazatik eta Frain (455 metro) eta Unanue (650 metro) igo behar izan zituzten berriz ere plazan helmugaratu baino lehen.
Azkenean 156 kirolarik bukatu zuten Lesakako III. Mendi lasterketa, gizonezkoetan Soraluzeko Ander De Luis eta emakumezkoetan Nerea Amilibia zarauztarra izan zirelarik irabazleak.
Esan bezala, gizonezkoen proban Ander de Luis izan zen azkarrena 1.12.42ko denbora eginda, atzetik bigarren Gure Txokoako Ibon Erdozain beratarra sailkatu zelarik (1.13.59) eta hirugarren, lehenbiziko edizioan garaile izan zen Joxe Amunarriz hondarribiarra (1.15.32).
Emakumezkoen artean, Nerea Amilibia izan zen lehena helmugaratzen (1.35,27), Manttaleko Ane Elzaurdia beratarra bigarren (1.36.02) geratu zen eta Beti Gazteko Ana Reina lesakarra hirugarren (1.37.37).
Beti Gazteko Aimar Otxoteko lesakarra izan zen bizkorrena 23 urtez azpiko kategorian eta bigarren, Beti Gazteko Mattin Lekuona (1.23.40). Emakumeen 23 urtez azpiko kategorian Manttaleko Ainhoa Etxegarai beratarra nagusitu zen (1.51.03). Eta taldeka Manttale izan zen irabazlea.
SAILKAPENAK
Gizonezkoak
1 Ander de Luis Cabezon 1:12:42 Soraluze
2 Ibon Erdozain Ibarra 1:13:59 Bera
3 Joxe Amunarriz Garcia 1:15:32 Hondarribia
4 Jon Lombide Etxeberria 1:16:20 Legazpi
5 Asier Apezetxea Iparragirre 1:17:34 Arantza
Emakumezkoak
1 Nerea Amilibia Arruti 1:35:27 Zarautz
2 Ane Elzaurdia Mentaberri 1:36:02 Bera
3 Ana Reina Arjona 1:37:37 Lesaka
4 Ainhoa Jauregui Zubeldia 1:43:20 Urnieta
5 Mayi Arriola Agirretxe 1:46:12 Lesaka
- Sailkapen osoa ikusteko sakatu HEMEN
Iazko edizioa
2020ko martxoaren 8an lehiatu zen Beti Gazte elkarteak antolatutako Lesakako II. Mendi Lasterketa.
Goizeko 10:00etan abiatu zen 14 kilometro luze eta 900 metroko desnibela duen lasterketa nagusia komentutik eta, hamar minutu beranduago, 13 eta 17 urte bitarteko gazteen lasterketa, zazpi kilometro luze eta 300 metroko desnibela duena.
Ibilbide luzekoek Frain (455 metro) eta Unanue (650 metro) igo behar zituzten berriz ere komentuan helmugaratu baino lehen eta gazteak Frainera igo eta jeitsi ziren zuzenean herrira. Guztira 179 korrikalarik bukatu zuten ibilbidea, 163 heldu eta 16 gazte.
Gizonezkoetan, Intxixu Trail taldeko Hodei Lujanbio goizuetarra nagusitu zen (1.14.37), Berrobiko Ibai Madina (1.16.08) eta Arraiozko Iñaki Mihuraren (1.16.47) aurretik.
Emakumezkoetan, estuago joan ziren kontuak eta Maite Karrika donostiarra izan zen garaile (1.35.42), zortzi segundura sartu zen Altsasuko Haizea Ramirez de Alda (1.35.50) eta 31 segundora iaz garaile izan zen Idoia Maritxalar lesakarra (1.36.13).
Lesakako III. Mendi Lasterketa
Gizonezkoen sailkapena:
1go saria: HODEI LUJANBIO APEZETXEA. 1:14:37.
2. saria: IBAI MADINA AIZKORBE. 1:16:08.
3. saria: IÑAKI MIHURA ARIZALETA. 1:16:47
Emakumeen kategorian:
1go saria: MAITE KARRICA AZCARRAGA. 1:35:42.
2. saria: HAIZEA RAMIREZ DE ALDA POZUETA. 1:35:50.
3. saria: IDOIA MARITXALAR ERRANDONEA. 1:36:13.
Lehendabiziko emakume beteranoa: MAITE KARRICA AZCARRAGA. 1:35:42.
Lehendabiziko gizon beteranoa: JUAN KARLOS KORTA ZUMALAKARREGI. 1:22:45.
Lehendabiziko ekipoa: BETI GAZTE LASTERKA.
Klasifikazio osoa ikusteko sakatu HEMEN
Gazte Trail lasterketa:
Gizonezkoen kategorian:
1go saria: MATTIN LEKUONA OIARZABAL. 0:32:51.
2. saria: BEÑAT ALBISU ETXEBERRIA. 0:33:08.
3. saria: UNAI BENGOETXEA AGUERRE. 0:33:33
Nesken kategorian:
1go saria: AINHOA ETXEGARAI ELGORRIAGA. 0:36:48.
2. saria: LOREA ZUBIETA LARRETXEA. 0:45:34.
Klasifikazio osoa ikusteko sakatu HEMEN
Oihane Perez eta Ugaitz Artolak irabazi dute Euskal Herria Mendi Erronka
Erreleboka Hodei Lujanbio eta Oihana Zubillaga nagusitu ziren
Oihana Kortazar eta Xabi Vegas garaile, Arnoko mendi lasterketan
Elgetarrak gainera, probaren marka ere ondu zuen
Euskal Selekzioa SkyRunner Munduko Kopako bigarren proban aritu da
Sara Peña eta Maud Combarieu, laugarren eta bosgarren sailkatu ziren Madeiran