IGERIKETA
Nazioarteko igeriketa txapelketa Ordizian
Euskal Herriko selekzioak parte hartu du Ordizian egin den Nazioarteko 37. Eguberri Txapelketan
Nazioarteko igerilari onenak Ordizian elkartu ziren abenduaren 29an, Majori kiroldegian, hoien artean, Euskal Herriko eta Espainiako igerilari taldeez gain, Hungaria, Serbia, Italia, Japonia,Errumania, Frantzia, Andorra, Venezuela eta Kroaziakoak ere etorri zirelarik.
Lidón Muñoz igerilari espainiarrak irabazi du banakako txapela emakumezkoen kategorian eta Caba Siladi serbiarrak gizonezkoetan, sailkapena honela geratu delarik:
1.- Caba Siladi (SER) 870 puntu
2.- Mateo Milli (ITA) 841 puntu
3.- Simone Geni (ITA) 831 puntu
1.- Lidón Muñoz (ESP) 827 puntu
2.- Jessica Vall (ESP) 826 puntu
3.- Paloma de Bordons 821 puntu
Emaitza guztiak ikusteko, sakatu HEMEN
11 errekor berri ezarri dituzte Gabonetako Nazioarteko Txapelketan: 200 metro estiloan Evelyn Verrazto hungariarrak txapelketako errekor zaharrena hautsi du, 2001koa; Lidon Muñoz kataluniarrak 100 metrokoa estilo librean emakumezkoetan eta Cristian Daniel Quinterok gizonezkoetan; 50 metro bular proban Sara Morotti italiarrak; 100 metroko estiloan Evelyn Verrazto hungariarrak emakumezkoetan eta Simone Geni italiarrak gizonezkoen sailkapenean; 50 metroko proban estilolibrean Lidon Muñozek. 100 metro bular proban Jessica Vall kataluniarrak emakumezkoetan eta Caba Siladji serbiarrak gizonezkoetan; 50 metro bizkar proban Paloma de Bordons andaluziarra emakumezkoen sailkapenean eta Mateo Mili gizonezkoetan.
Taldeei dagokionean, Euskal Selekzioak eta Euskal Herriko klubik garrantzitsuenek parte hartu dute, tartean Nafarroako Anaitasuna eta Amaya, Arabako Judizmendi, Bizkaiko Getxo eta Gipuzkoako Bidasoa XXI eta Tolosaldea. Sant Andreu Kataluniako igeriketa talde garrantzitsuak ere bidali du ordezkaritza.
?♀️ NATACIÓN | Resultados del XXXVII Torneo Internacional de Navidad de Ordizia, con la participación de la selección de EH.
? https://t.co/BrZjuzeTZ2?♂️ IGERIKETA | Ordiziako XXXVII. Gabonetako Nazioarteko Txapelketaren emaitza guztiak eskuragarri.
? https://t.co/A71KUf5Ksk pic.twitter.com/v2mWO9ptnI— Fvn-Eif (@eif_fvn) January 4, 2020
Euskal Herriko Selekzioa
Euskal Herriko selekzioak ekipazio ofiziala erabili du (polo gorria, kamiseta urdina, praka laburrak eta kirol-jertsea), eta honako igerilariek osatu dute, zeintzuek emaitza onak lortu dituzten:
EMAKUMEZKOAK 1.Amaia Cendoya (Bidasoa XXI kluba) 50-100L probetan aritu dena, 2. Amaia Iriarte (Amaya kluba) 50-100L probak, 3.Leire Martín (Bidasoa XXI) 50-100E probak, 4.Maialen Sudupe (Izarraitz kluba) 50-100E probak, 5.Petra Bisa (Anaitasuna) 50-100B probak, 6.Ainhoa Martin (Bidasoa XXI) 100B-200X, 7.Anne Nieto (Anaitasuna) 50B-100X-200X, 8. Maider Redin (Easo klubekoa) 50-100M-100X probak eta 9.Allison Romero (Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkartea) 50-100M probetan.
GIZONEZKOAK 1.Haritz Elizalde (Anaitasuna kluba) 50-100L-100X probak, 2.Oskitz Aguilar (Bidasoa XXI) 50-100L probak, 3.Aitor Sastre (Menditxo igeriketa kluba) 50-100E-200X probak, 4.Eneko Garmendia (Tolosaldea IKT) 50-100E probak, 5.Ekaitz Lopez (Amaya kluba) 50-100B-100X probak, 6.Jon Ander Antolin (Bilbao Aingeruak igeriketa kluba) 50-100B probak, 7.Javier Aguilar (Anaitasuna) 50-100M-200X eta 8. Aaron Mulvey (Judizmendi Igeriketa Kluba) 50-100M probetan.
Igeriketa
Mikel Bildosolak 100 metro libreko Europako errekorra hautsi du
35 eta 39 urte bitarteko 100 metro libreko kategorian lortu zuen errekorra, igerileku motzean, bere marka 50.18tik 50.15era jaitsiz
Maialen Saez: “Ofizialtasuna eskatuta diogu Nazioarteko Surf Federazioari”
1995 arte Nazioarteko Federazioan zen Euskal Surf Federazioa eta euskaldun gisa aritzen ziren nazioartean
Euskal Selekzioak parte hartuko duen Waterpolo EU Nations txapelketan aldaketak izan dira
Emakumezkoen txapelketa astebete atzeratu da eta gizonezkoetan lau selekzio gehio arituko dira