SURFA

Nazioarteko Federazioko kide izatea eskatu du Euskal Herriko Surf Federazioak

2018/11/13

[EUSKO JAURLARITZA irekia.eus] Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF), Eusko Jaurlaritzak lagunduta, Nazioarteko Surf Elkarteko (ISA) kide izateko eskari formala egin du

  • Federazioaren ordezkariek, Eusko Jaurlaritzak AEBetan duen ordezkari Jorge Fernandezek lagunduta, ISAk Kalifornian duen egoitzara egin du bidaia, eskaria egin eta nazioarteko aitortza berreskuratzeko helburuarekin

Gasteiz, 2018.11.12

Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF), Eusko Jaurlaritzak lagunduta, nazioarte mailan ofizialtasuna berreskuratzeko eta Nazioarteko Surf Elkarteko-International Surfing Association (ISA) kide izateko eskari formala egin du. EHSFren ordezkariak ISAk La Jollan (Kalifornia) duen egoitzan egon dira, nazioartean aitortza ofiziala izateko eskari formala egiteko. Ekimen honen helburua da 2005. urtera arte nazioartean izan zuen aitortza berreskuratzea.

Euskal Herriko Surf Federazioko presidenteorde eta Gipuzkoako Surf Federazioako presidente den Maialen Saez eta, baita ere, Esther Castiñeria izan dira EHSFren ordezkariak bidai honetan. Haiekin izan da Eusko Jaurlaritzak AEBetan duen ordezkari Jorge Fernandez, bide horretan laguntzeko asmoz. Izapide historikoa da eta aldeko ebazpena lortuz gero, euskal selekzioa bere ordezkaritza propioarekin lehiatuko litzateke ISAk antolatzen dituen mundu mailako txapelketetan.

“EHSFk 1990. urtean Europako Federazioan zuen nazioarteko posizioa berreskuratzeko lehen pausu bat da. Hamabost urtez mantendu genuen izaera ofizial hori, harik eta 2005. urtean Espainiako Surf Federazioa (FES) Europako Federazioko kide bilakatu zen arte. Orain, EHSFren eta Eusko Jaurlaritzaren ustez arautegi eta lege mailako baldintzak betetzen dira nazioarteko ordezkaritza ofiziala berreskuratzeko. Horren harira, nabarmendu beharra dago EHSFk idatzi bat bidali diola Espainiako Surf Federazioari, ekimen honen inguruan informatzeko helburuarekin”, aipatu du Maialen Saezek. Eusko Jaurlaritzak AEBetan duen ordezkariak esan du, halaber, eskaria aurkeztu ondoren “hitz egiteko epe bat irekitzea espero dela, elkarren arteko lankidetza eta bizikidetza lortu ahal izateko nazioartean”.

Aho batez

2017ko abenduan eginiko Batzarrean ISAri eskari hau egiteko erabakia aho batez onartu eta gero, EHSFk nabarmendu du “kirol eta kultura izaerako aldarrikapen bat dela”. “Xedea da surflari profesionalak babestea eta sustatzea, bai eta munduko txapelketetan euskal selekzioa defendatzeko aukera ematea ere”, adierazi dute federaziotik. Euskal ordezkaritzak txosten juridiko bat, eskaria bera eta surfak Euskadin duen pisua erakusten duen ikus-entzunezko lan bat entregatu die ISAren ordezkariei.

Euskal surfak historikoki izan duen nazioarteko bokazioaz jakitun, Eusko Jaurlaritzak bere babes osoa eskaini dio nazioartean ordezkaritza propioa izateko aldarrikapenari. Honela, gai honetan aditu den David Salinas-Armendariz legelariaren aholkularitza izan du EHSFk, eskaria berme guztiekin aurkeztu ahal izateko. Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondok EHSFk eman duen pausoa txalotu du: “Gure federazioen eta, bere kasuan, gure selekzioen nazioarteko aitortza ofiziala posible da zenbait kiroletan. Surfa horietako bat da, ISAk Euskadiren ezaugarri berdintsuak dituzten lurralde askotako federazioak onartu baititu. Halaber, gure herrian surfaren inguruan dagoen tradizio itzela aintzat hartu beharra dago. Eskariak baiezko ebazpena izatea espero dugu, baina horrela ez bada, ekin eta ekin jarraituko dugu EHSFren bidaide izanaz hasi duen bide honetan”.

Eskari honen inguruko ebazpenaren zentzua datozen hileotan zehaztuko da eta azken emaitza dena dela, EHSFk zein Eusko Jaurlaritzak ISAk egin dien gizalegeko harrera eskertu nahi dute. Kaliforniara egindako bidaiaren data berberetan, ISAk Huntington Beachen antolatu duen Vissla Junior World Championship txapelketa egin da eta 42 herrialdetako surflari hartu dituen mundu mailako txapelketa horretan parte hartu duten euskal kirolariak babestu nahi izan ditu EHSFk.

<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/LNzyEqNhh8c" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe>
<iframe src="https://host1.bideometa.net/vcloud_hamaika_mammoth/hamaika_mammoth_embed_kodea.php?nid=83811&title=Euskal-Herriko-Surf-Federazioak-Nazioarteko-Surf-Elkarteko-kide-izateko-eskari-formala-egin-du&saioa=Gurean-Gaur&is_hide_h1=1&is_ehuneko_ehun=1&is_poster=1&my_time=1542181539" width="1024" height="170" scrolling="no" style="border:0px;" allowfullscreen webkitallowfullscreen mozallowfullscreen oallowfullscreen msallowfullscreen></iframe>
<div style=" position: relative;padding-bottom: 56.25%;padding-top: 35px;height: 0;overflow: hidden;"><!-- [et_pb_line_break_holder] --> <iframe scrolling="no" src="https://www.eitb.eus/eu/get/multimedia/screen/id/5986551/tipo/videos/kirolak/" frameborder="0" marginwidth="0" marginheight="0" scrolling="no" style="position: absolute;top:0;left: 0;width: 100%;height: 100%;" ></iframe></div>

Twitter

<a class="twitter-timeline" data-height="400" data-theme="light" data-link-color="#981CEB" href="https://twitter.com/ehkirola?ref_src=twsrc%5Etfw">Tweets by ehkirola</a> <script async src="https://platform.twitter.com/widgets.js" charset="utf-8"></script>
Finaleko saridunak

Finaleko saridunak

VII.Euskal Herria Txapelako finalean lau sari zozkatu genituen ikusleen artean. Hemen nori egokitu zaien